95. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAN ADRIÁN

2022rako lan publikoaren eskaintza

Alkatetzaren maiatzaren 11ko 150/2022 Ebazpenaren bitartez, onetsi zen 2022rako lan publikoaren eskaintza, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Hona hemen lanpostua:

–Funtzionarioak:

  • Administrari-ofizialaren lanpostu bat, C maila, 3 zenbakia duena plantilla organikoan. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua).
  • Administrari-ofizialaren lanpostu bat, C maila, 4 zenbakia duena plantilla organikoan. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 8. xedapen gehigarria).
  • Administrari-ofizialaren lanpostu bat, C maila, 5 zenbakia duena plantilla organikoan. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).
  • Administrari-ofizialaren 2 lanpostu, D maila, 6 eta 8 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).

–Lan-kontratudunak:

  • Kirol koordinatzailearen lanpostu bat, B maila, 32 zenbakia duena plantilla organikoan. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).
  • Puerikultorearen 2 lanpostu, C maila, 35 eta 36 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).
  • Puerikultore laguntzailearen lanpostu bat, C maila, 37 zenbakia duena plantilla organikoan. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua).
  • Peoi espezialistaren 2 lanpostu, D maila, 22 eta 24 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).
  • Obretako peoiaren lanpostuaren 2 lanpostu, D maila, 25 eta 26 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).
  • Kaleak garbitzeko peoiaren lanpostu bat, D maila, 29 zenbakia duena plantilla organikoan. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).
  • Kaleak garbitzeko peoiaren 3 lanpostu, E maila, 30, 31 eta 46 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. artikulua).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta bete dadin alorrean indarrean dagoen araudia, eta ohartarazten da ezen, administrazio bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka, honako errekurtso hauek jar daitezkeela:

1.–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, organo honi zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

2.–Aukerako gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau argitaratu eta hilabeteko epean, bat etorriz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez zati batean garatu zen, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakien inpugnazioari dagokion arloan, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

3.–Edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluarekin (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legea).

San Adrianen, 2022ko maiatzaren 11n.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2206920