95. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ERRONKARI

2022rako lan publikoaren eskaintza

Honen bidez aditzera ematen da ezen, Alkatetzaren 19/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi dela Erronkariko Udalaren 2022. urterako lan publikoaren eskaintza, honela:

Lehena.–Onestea Erronkariko Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza, zeinak honako lanpostu hauek betetzea jasotzen baitu, kontuan hartuta abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legea):

1.–03 Izaera: lan-kontratudun finkoa, lanaldi partzialean. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: administrari laguntzailea. D maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

2.–04 Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bi (2). Lanpostua: garbitzailea. E maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 8. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea lan publikoaren eskaintzak ukitutako lanpostuetan diharduten Erronkariko Udalaren langileei.

Laugarrena.–Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (29/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluak).

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (29/1998 Legearen 8. artikulua).

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. (6/1990 Legearen 337. artikulua eta hurrengoak).

Erronkarin, 2022ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Amparo Viñuales Gale.

Iragarkiaren kodea: L2206794