95. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OTEITZA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Alkatetzaren 2022-0063 Ebazpenaren bidez, 2022rako lan publikoaren eskaintza onetsi da, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea). Hona hemen lanpostua:

–Liburuzain lanpostu bat (1). Lanaldi partziala. C maila. Lanpostuko osagarria: %3,36. Lan-kontratudun finkoa.

Lanpostua beteko da merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez.

Hori guztia argitara ematen da, arloan indarrean dagoen araudia bete dadin.

Oteitzan, 2022ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2206749