95. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OLAIBAR

2022rako lan publikoaren eskaintza

Onetsi da lan publikoaren eskaintza 2022rako, ondoren azaltzen diren lanpostuekin, Olaibarko alkate M.ª Carmen Lizoain Osinagaren maiatzaren 10eko 7/2022 Ebazpenaren bidez, hala betez abenduaren 28ko 20/2021 Legea (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Hona hemen lanpostuak:

–Lan-kontratudun finkoak:

  • 1. lanpostua: Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala, lanaldi partzialean (%50eko lanaldia). Maila: C. Lanpostuko osagarria: %22. Sarbidea: lehiaketa. Lanpostu kopurua: 1.

Lanpostua beteko da merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta bete dadin alorrean indarrean dagoen araudia, eta ohartarazten da ezen, administrazio bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka, honako errekurtso hauek jar daitezkeela, hautara: berraztertzeko errekurtsoa, Udal honetako alkateari zuzendua, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hilabeteko epean, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Foru Legearen 123. eta 124. artikuluei (foru lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea); edo Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, erabaki hau jaso eta biharamunetik hasita, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluari (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legea). Hautazko berraztertzeko errekurtsoa jarriz gero, ezin izanen da jarri administrazioarekiko auzi-errekurtsorik harik eta berraztertzeko errekurtsoa berariaz ebatzi arte edo isiltasunaren bidezko ezespena gertatu arte.

Olaibarren, 2022ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2206923