95. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MIRANDA ARGA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Honen bidez aditzera ematen da ezen, Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 6ko Ebazpenaren bidez, onetsi dela Miranda Argako Udalaren eta Virgen del Castillo zahar etxea erakunde autonomoaren 2022. urterako lan publikoaren eskaintza, honela:

Lehenbizikoa.–Onestea Miranda Argako Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza, zeinak honako lanpostu hauek betetzea jasotzen baitu, kontuan hartuta abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko):

Miranda Argako Udala:

1.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bi (2). Lanpostua: administrari laguntzailea. D maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

2.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. D maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

Virgen del Castillo zahar etxea:

1.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: zuzendaria. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

2.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: OLT erizaina. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

3.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bi (2), lanaldiaren %66. Lanpostua: sukaldaria. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

4.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bost (5), lanaldiaren %100. Lanpostua: zaintzailea-zerbitzu anitzetakoa. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

5.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bost (5), lanaldiaren %50. Lanpostua: zaintzailea-zerbitzu anitzetakoa. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

6.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: hiru (3), lanaldiaren %50. Lanpostua: zaintzailea-zerbitzu anitzetakoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

7.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1), lanaldiaren %67. Lanpostua: zaintzailea-zerbitzu anitzetakoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea lan publikoaren eskaintzak ukitutako lanpostuetan diharduten Miranda Argako Udaleko eta Virgen del Castillo zahar etxeko aldi baterako langileei.

Laugarrena.–Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo;

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Miranda Argan, 2022ko maiatzaren 9an.–Alkate udalburua, Francisco Gil Serantes.

Iragarkiaren kodea: L2206787