95. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRURTZUN

2022rako lan publikoaren eskaintza

2022ko maiatzaren 10eko osoko bilkuran, 2022rako lan publikoaren eskaintza onetsi da, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (lege horrek premiazko neurriak ditu hizpide, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko). Hona hemen lanpostuak:

–6 lanpostu, instalazioak eta eraikin publikoak eta/edo udal eraikinak garbitzeko, E mailakoak. Osagarriak: mailakoa %15. Lan-kontratu finkoarekin, lanaldi partzialean (%62,5). A2 hizkuntza-eskakizuna.

–Lanpostu 1, instalazioak eta eraikin publikoak eta/edo udal eraikinak garbitzeko, E mailakoa. Mailako osagarria %15. Lan-kontratu finkoarekin, lanaldi osoan. A2 hizkuntza-eskakizuna.

–4 lanpostu, Musika Eskolako irakasle izateko, B mailakoak. Lanpostuko osagarria %12. Lan-kontratu finkoarekin, lanaldi partzialean. C1 hizkuntza-eskakizuna.

–2 lanpostu, Gaztetxokoko monitore izateko, C mailakoak, lan-kontratu finkoarekin. B2 hizkuntza-eskakizuna.

Lanpostu guztiak beteko dira merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez.

Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Irurtzunen, 2022ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2206805