95. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

888/2022 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitaratzeko “Erabakia, administrazioko eta zerbitzuetako langileen lan publikoaren eskaintza onesten duena, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko presako neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen zortzigarren xedapen gehigarria aplikatzearen ondoriozkoa”, Gobernu Kontseiluak 2022ko maiatzaren 6an hartu zuen erabakiaren bidez onetsia.

Maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekreturen bidez onetsi ziren Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, agindua ematen dut Gobernu Kontseiluak 2022ko maiatzaren 6an hartutako erabakia argitaratzeko. Erabaki horren bidez, administrazioko eta zerbitzuetako langileen lan publikoaren eskaintza onetsi da, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko presako neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen zortzigarren xedapen gehigarria aplikatzearen ondoriozkoa.

“ERABAKIA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA ONESTEN DUENA, ENPLEGU PUBLIKOAN BEHIN-BEHINEKOTASUNA MURRIZTEKO PRESAKO NEURRIEI BURUZKO ABENDUAREN 28KO 20/2021 LEGEAREN ZORTZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA APLIKATZEAREN ONDORIOZKOA

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko uztailaren 6ko 14/2021 Errege Lege Dekretuak bere 2. artikuluan baimendu egin zuen, 2017rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legearen 19.bat.6 artikuluan eta 2018rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19.bat.9 artikuluan ezarritakoaz gainera, aldi baterako enplegua egonkortzeko tasa gehigarri bat, barne hartzen dituena Administrazio Publikoetan dauden lanpostu-zerrenda, plantilla edo giza baliabideak antolatzeko bestelako modu batzuen barnean nahiz kanpoan dauden eta aurrekontua edukita, gutxienez 2020ko abenduaren 31 baino lehenagoko hiru urteetan behin-behinean eta jarraian beteta egon diren egiturazko lanpostuak.

Artikuluaren arabera, egonkortze prozesu horiek antolatzen dituzten lan eskaintzak 2021eko abenduaren 31 baino lehen onetsi eta argitaratu behar dira dagozkien aldizkari ofizialetan.

Xede horrekin, Nafarroako Unibertsitate Publikoak lan publikoaren eskaintza bat onetsi zuen Errege Dekretu horretan ezarritako egonkortze baldintzak betetzen zituzten lanpostuak barnean hartuta, eta eskaintza hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2021eko abenduaren 27an.

2021eko abenduaren 29an, abenduaren 28ko 20/2021 Legea argitaratu zen, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko presako neurriei buruzkoa. Lege horretan, aipatutako errege lege dekretuari dagokionez, seigarren xedapen gehigarriak xedatzen du ezen, salbuespen gisara, egonkortzeko baldintzak betetzen dituzten eta 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen etenik gabe aldi baterako beterik egon diren lanpostuen deialdia lehiaketa-sistemaren bidezkoa izanen dela. Bestetik, zortzigarren xedapen gehigarriak xedatzen du ezen, horrez gain, 2016ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik halako harremana izan duten langileek aldi baterako bete dituzten egiturazko lanpostu hutsak seigarren xedapen gehigarrian aipatzen diren egonkortze-prozesuen deialdietan sartuko direla.

Zortzigarren xedapen gehigarri horren arabera bete behar diren lanpostuak barnean hartzeko, egonkortzeko lan eskaintza berri bat onesten da.

Bestalde, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko uztailaren 6ko 14/2021 Errege Lege Dekretuan ezarritako egonkortze tasari dagokion Lan Publikoaren Eskaintza –Gobernu Kontseiluak 2021eko abenduaren 16an hartutako erabaki baten bidez onetsia– zabaldu egin behar da, eta ezarritako baldintzak bete arren bere garaian sartu ez zen lanpostu bat gehitu behar zaio.

Ikusirik Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren txostena.

Proposamena Negoziazio Mahaian aurkeztuta, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ordezkaritza duten sindikatuei entzun ondoren, honako hau da, kudeatzaileak proposaturik Gobernu Kontseiluak, bere kideek aldez aurretik eztabaida eginda, 2019ko abenduaren 13an egindako bileran hartu duen

ERABAKIA:

Lehenbizikoa.–Lan Publikoaren Eskaintza onestea.

Onetsi da Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Lan Publikoaren Eskaintza, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko presako neurriei buruzko 2022ko apirilaren 28ko 20/2021 Legearen zortzigarren xedapen gehigarria aplikatzearen ondoriozkoa.

Lan Publikoaren Eskaintza horretako lanpostuak erabaki honen I. eranskinean adierazitakoak dira.

Bigarrena.–Hautaketa-prozesuak.

Lan eskaintza horretatik eratorritako eta lehiaketa bidez eginen diren hautaketa-prozesuak arautzen dituzten oinarri espezifikoak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko dira 2022ko abenduaren 31 baino lehen.

Hirugarrena.–Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko uztailaren 6ko 14/2021 Errege Lege Dekretuan ezarritako egonkortze tasari dagokion Lan Publikoaren Eskaintza zabaltzea –Gobernu Kontseiluak 2021eko abenduaren 16an hartutako erabaki baten bidez onetsi zen–, erabaki honen II. eranskinean adierazten den lanpostua gehituz.

Laugarrena.–Hedapena.

Erabaki hau helaraztea Kudeatzailetzari, Giza Baliabideen Zerbitzuari eta Nafarroako Gobernuaren Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Bosgarrena.–Errekurtsoak.

Erabaki honen aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea Gobernu Kontseiluari zuzendua, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako maila bereko epaitegietan, bi hilabeteko epean, biak ere argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.”

Iruñean, 2022ko maiatzaren 6an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

I. ERANSKINA

Lan publikoaren eskaintza (2021eko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 8. x. g.)

LANPOSTUA

MAILA

LANPOSTU ZK.

LANTOKIA

CAMPUSA

Teknikaria O.L.

A

677

Unibertsitate Zabalpenaren eta Gizarte Erantzukizunaren Atala

Iruñea

OLko kudeaketaria (Informatika Zerbitzua)

B

610

Erabiltzaileari Laguntzeko Atala

Iruñea

OLko kudeaketaria

B

618

Kudeaketa Ekonomikoaren Atala

Iruñea

OLko kudeaketaria (Laneko Arriskuen Prebentzioa) (*)

B

500

Osasunaren Sustapenerako eta Jasangarritasunerako Atala

Iruñea

Liburutegiko OLko laguntzailea

B

216

Ikerketa Bildumen Atala

Iruñea

Liburutegiko OLko laguntzailea

B

658

Liburutegi Zerbitzua

Iruñea

OLko administraria

C

744

Sarbidearen, Beken eta Tituluen Atala

Iruñea

OLko administraria

C

781

Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzua

Iruñea

OLko administraria

C

810

Ikastegien eta Sailen Atala

Iruñea

OLko administraria

C

386

Ikastegien eta Sailen Atala

Tutera

OLko administraria

C

415

Ikastegien eta Sailen Atala

Tutera

Gidaria

C

562

Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzua

Iruñea

(*) Ergonomiaren eta Psikosoziologia Aplikatuaren prebentzio-diziplinako titulazioa eta prestakuntza behar dira.

II. ERANSKINA

Gobernu Kontseiluak 2021eko abenduaren 16an onetsitako lan publikoaren eskaintzaren zabalpena

Laborategiko zerbitzuetako ofiziala (Kimika)

C

396

Ikerketa Zerbitzua (ILAZT)

Iruñea

Iragarkiaren kodea: F2206815