95. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

GOIZUETA

Lan-eskaintza publikoa 2022rakon

Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 10eko Ebazpenaren bidez, Goizuetako Udalaren 2022ko lan-eskaintza publikoa onartu zen, ondorengo moduan:

Lehenengoa.–Goizuetako Udalaren 2022rako lan-eskaintza publikoa onartzea, ondoren zehazten diren lanposutak betetzeko, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoarekin bat eta Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko 22/2021 Legearen 20. artikuluan, birjartze-tasari dagokionean ezarritakoarekin bat:

1.–Funtzionarioen araubidea. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: zerbitzu anitzeko langilea. D maila. Berariazko betekizuna: derrigorrezko euskara jakitea. Sartzeko sistema: oposizio-lehiaketa (22/2021 Legearen 20. artikulua). Lanpostuak betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

2.–Lan-kontratu finkoa. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: administrari laguntzailea. D maila. Hizkuntza Eskakizuna: euskara EGA edo baliokidea. Sartzeko sistema: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Lanpostuak betetzeko aurreikuspena: 2023-2024

3.–Lan-kontratu finkoa. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: administrari laguntzailea. D maila. Hizkuntza Eskakizuna: euskara EGA edo baliokidea. Sartzeko sistema: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Lanpostuak betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

4.–Lan-kontratu finkoa. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: zerbitzu anitzeko langilea. D maila. Eskakizun espezifikoa: derrigorrezko euskara jakitea. Sartzeko sistema: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Lanpostuak betetzeko aurreikuspena: 2023-2024

Bigarrena.–Enplegu publikoaren eskaintza udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, denek jakin dezaten eta interesdunek egoki iritzitako errekurtsoak aurkez ditzaten.

Hirugarrena.–Ebazpen hau lan-eskaintza publikoak eragiten dien lanpostuak betetzen dituzten Goizuetako Udaleko aldi baterako langileei jakinaraztea.

Ebazpen horren aurka, honako errekurtso hauetako bat jarri ahal izango da nahi izanez gero:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

edo; c) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.

Goizuetan, 2022ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2206751