95. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERA

2022rako lan-eskaintza publikoa

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoa betez, maiatzaren 12ko 129/2022 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi da:

“EBAZTEN DUT:

Lehena.–Onestea Berako Udalaren 2022rako lan-eskaintza publikoa, honako lanpostu hauek barne hartuta, kontuan hartuta 20/2021 Legeak xedatutakoa:

1.–Izaera: funtzionarioa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: mendizain eta zerbitzu anitzak. C maila. Hizkuntza-eskakizuna: euskara jakitea nahitaezkoa, ahozko C1 maila eta idatzizko B2 maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

2.–Izaera: funtzionarioa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: eskola publikoko atezaina eta zerbitzu anitzak. D maila. Hizkuntza-eskakizuna: euskara jakitea nahitaezkoa, ahozko B2 maila eta idatzizko B1 maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

3.–Lan-kontratudun finkoak. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. D maila. Hizkuntza-eskakizuna: euskara jakitea nahitaezkoa, ahozko B2 maila eta idatzizko B1 maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

4.–Lan-kontratudun finkoak. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: administrari laguntzailea. D maila. Hizkuntza-eskakizuna: euskara jakitea nahitaezkoa, C1 maila ahoz eta idatziz. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

Bigarrena.–Onestea Isidoro Fagoaga Berako Udal Musika Eskolaren Patronatuaren (Udalaren menpeko erakunde autonomoa) 2022rako lan-eskaintza publikoa, honako lanpostu hauek barne hartuta, kontuan hartuta 20/2021 Legeak xedatutakoa:

1.–Lan-kontratudun finkoak. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: akordeoi eta trikitixako irakaslea. B maila. %86,81eko lanaldia. Hizkuntza-eskakizuna: euskara jakitea nahitaezkoa, C1 maila ahoz eta idatziz. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

2.–Lan-kontratudun finkoak. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: gitarrako irakaslea. B maila. %70,83ko lanaldia. Hizkuntza-eskakizuna: euskara jakitea nahitaezkoa, C1 maila ahoz eta idatziz. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

3.–Lan-kontratudun finkoak. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: tronpetako irakaslea. B maila. %21,53ko lanaldia. Hizkuntza-eskakizuna: euskara jakitea nahitaezkoa, C1 maila ahoz eta idatziz. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 8. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

4.–Lan-kontratudun finkoak. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: administrari laguntzailea. D maila. %50,00eko lanaldia. Hizkuntza-eskakizuna: euskara jakitea nahitaezkoa, C1 maila ahoz eta idatziz. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

Hirugarrena.–Lan-eskaintza publikoa argitaratzea Udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Laugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea lan-eskaintza publikoaren eraginpeko lanpostuak betetzen dituzten Berako Udaleko eta Isidoro Fagoaga Berako Udal Musika Eskolaren Patronatuko aldi baterako langileei.

Bosgarrena.–Ebazpena honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.”.

Hori guztia argitaratzen da, arlo horretan indarrean dagoen araudia betez.

Beran, 2022ko maiatzaren 12an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2206987