95. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ABLITAS

2022rako lan publikoaren eskaintza

Honen bidez aditzera ematen da ezen, Alkatetzaren maiatzaren 10eko 122/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi dela Ablitasko Udalaren 2022. urterako lan publikoaren eskaintza, honela:

Lehena.–Onestea Ablitasko Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hauek barne hartuta, eta kontuan hartuta abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea):

1.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: ehorzlea, zerbitzu anitzetako eginkizunekin, plantilla organikoko 10. zenbakia. E maila. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa. (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

2.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: administrari-ofiziala, plantilla organikoko 12. zenbakia. C maila. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa. (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

3.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: administrari laguntzailea, plantilla organikoko 13. zenbakia. D maila. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa. (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

4.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: berdintasun-teknikaria (lanaldiaren %60 Ribaforadako Udalean eta lanaldiaren %40 Ablitasko Udalean, hitzarmen bidez), plantilla organikoko 14. zenbakia. B maila. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia

5.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: etxezaina-zerbitzu anitzetako enplegatua, plantilla organikoko 15. zenbakia. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

6. Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: etxezaina-zerbitzu anitzetako enplegatua, plantilla organikoko 16. zenbakia. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa. (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

7. Izaera: aldizkako lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: etxezaina-zerbitzu anitzetako enplegatua, plantilla organikoko 17. zenbakia. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea mankomunitate honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Erabaki honen berri ematea lan publikoaren eskaintzako lanpostuetan egun diharduten aldi baterako lan-kontratudun edo administrazio-kontratudun langileei, behar diren ondorioetarako.

Laugarrena.–Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo;

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ablitasen, 2022ko maiatzaren 10ean.–Alkateordea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2206765