95. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

149/2022 EBAZPENA, apirilaren 13koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko eta Lanbide Heziketako hezkuntza itun batzuk aldatzea 2022-2023 ikasturterako, ebazpen honen eranskinean zehazten direnak.

Apirilaren 13ko 139/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 119. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 21ekoa), Lehen Hezkuntzarako hezkuntza itunak onetsi ziren, sei urterako. Gero, uztailaren 21eko 274/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 188. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 12koa), irailaren 16ko 341/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 242. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 19koa) eta urriaren 13ko 369/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 248. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 27koa) itun horiek aldatu edo zabaldu ziren 2021-2022 ikasturterako.

Abuztuaren 8ko 494/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 168. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 27koa), hezkuntza itunak onetsi ziren, lau urterako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako, Hezkuntza Berezirako eta Lanbide Heziketarako, martxoaren 5eko 107/2019 Ebazpenak emandako arauei jarraikiz (2019ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 29koa). Abuztuaren 17ko 270/2020 Ebazpenak (2020ko 192. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 28koa) irakaskuntza horietarako ituna aldatu zuen 2020-2021 ikasturterako. Gero, hurrengo ikasturtean, apirilaren 13ko 141/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 119. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 21ekoa), irakaskuntza horietarako ituna aldatu zen 2021-2022 ikasturterako. Azken ebazpen hori irailaren 28ko 350/2021 Ebazpenaren bidez aldatu zen (2021eko 241. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 18koa).

Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamendua onesten duen abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren 46. artikuluak aipatzen du zilegi izanen dela unitate kopurua aldatzea hezkuntza ituna Hezkuntza Departamentuarekin sinatua duten ikastetxeetan, hezkuntzarako eskubideari berme egokia eman ahal izateko.

Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak abenduaren 28an emandako 488/2021 Ebazpenaren bidez, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko eta Lanbide Heziketako hezkuntza itunak aldatzeko prozedura ezarri zen 2022-2023 ikasturterako.

Ikusirik Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 42.etik 46.era bitarteko artikuluetan (abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren bidez onetsitako erregelamendua) eta arestian aipatutako abenduaren 28ko 488/2021 Ebazpenean xedatutakoari jarraikiz aurkeztutako eskaerak eta alegazioak, bidezkoa da eskatutako aldaketak tramitatzea, ebazpen honetako eranskinean ageri denarekin bat etorriz. Eskola Vitae ikastetxe pribatuak lehen aldiz eskatu du hezkuntza itunari atxikitzea, eta Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuak eskaera hori ezesteko txostena aurkeztu du.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko eta Lanbide Heziketako hezkuntza itun batzuk aldatzea 2022-2023 ikasturterako, ebazpen honen eranskinean zehazten direnak.

2. Matrikulen benetako kopurua ikusita, behar diren aldaketak eginen dira ikastetxeetako itunetan, ebazpen honek hizpide dituen hezkuntza mailetan.

3. Eskola Vitae ikastetxe pribatuak (Formate en Formación Profesional SL) lehen aldiz eskatu du hezkuntza itunari atxikitzea, eta Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuak eskaera hori ezesteko txostena aurkeztu du.

4. Ebazpen honen bidez hezkuntza itunetan onesten diren aldaketak eginbide baten bitartez formalizatuko dira; eginbidea, batetik, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak sinatuko du, eta bestetik, ikastetxeetako titularrek edo behar bezala akreditatutako legezko ordezkariak.

5. Ikastetxeen Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalak interesdunei jakinaraziko die aurreko puntuan aipatutako eginbidea sinatzera zein egun eta tokitan agertu behar duten.

6. Ebazpen hau ikastetxe interesdunei jakinaraztea, eta aditzera ematea ez duela administrazio bidea amaitzen eta, hortaz, haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

7. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

8. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Hezkuntza Departamentuko kontu-hartzailetza delegatura, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari, Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalera, Ikastetxeen Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera eta Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeetako Nominen Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko apirilaren 13an.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.

I. ERANSKINA

Lehen Hezkuntzako itunen aldaketa. 2022-2023 ikasturtea

HERRIA

IKASTETXEA

UNITATE KOPURUA 2021-2022

UNITATE KOPURUA 2022-2023

OHARRAK

ITUNDUAK

ESKATUTAKOAK

ONARTUAK

ALTSASU

SAGRADO CORAZÓN

6

0

5

(1) (2)

ALTSASU

IÑIGO ARITZA

8

8

8

BERA

SAGRADO CORAZÓN

5

5

5

ETXARRI

ANDRA MARI

11

11

11

LODOSA

LA MILAGROSA

6

6

6

(1) (2)

IRUNBERRI

ARANGOITI IKASTOLA

4

4

4

IRUÑA

ESCLAVAS S. CORAZÓN

11

12

12

TAFALLA

GARCÉS DE LOS FAYOS

7

8

8

(1) Itundutako unitate kopurua nahikoa da aurreko ikasturteetan ikastetxean eskolatutako ikasleek beren ikasketak buka ditzaten.

(2) Matrikulen benetako kopurua zein den, horren arabera aztertuko da ordu osagarriak emateko aukera.

Hezkuntza Bereziko itunen aldaketa. 2022-2023 ikasturtea

HERRIA

IKASTETXEA

UNITATE KOPURUA 2021-2022

UNITATE KOPURUA 2022-2023

OHARRAK

ITUNDUAK (*)

ESKATUTAKOAK (*)

ONARTUAK (*)

ETXARRI

ANDRA MARI IKASTOLA

1 EU/AEN (Egokitzapen ikasgela)

1 EU/AEN (Egokitzapen ikasgela)

IRUÑA

FUND. EDUC. JESUITINAS

1 I.A. (Lehen Hezk.)

1 I.A. (Lehen Hezk.)

1 I.A. (Lehen Hezk.)

1 I.A. (Bigarren Hezk.)

IRUÑA

SAN IGNACIO

1 I.A. (Haur eta Lehen)

1 I.A. (Haur eta Lehen)

1 I.A. (Haur eta Lehen)

1 I.A. (Bigarren Hezk.)

1 I.A. (Bigarren Hezk.)

1 I.A. (Bigarren Hezk.)

1 CBU

1 CBU

1 CBU

IBERO

ISTERRIA

1 LHBZ

(*) Eskatutako unitateak dira.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako itunen aldaketa. 2022-2023 ikasturtea

HERRIA

IKASTETXEA

UNITATE KOPURUA 2021-2022

ITUNDUAK

UNITATE KOPURUA 2022-2023

ESKATUTAKOAK

UNITATE KOPURUA 2022-2023

ONARTUAK

OHARRAK

DBHko 1. ZIKLOA

DBHko 2. ZIKLOA

DBHko 1. ZIKLOA

DBHko 2. ZIKLOA

DBHko 1. ZIKLOA

DBHko 2. ZIKLOA

ALTSASU

SAKANA IKASTOLA

5

5

5

6

4

6

(1)

BERA

LABIAGA

2

2

2

BURLATA

IRABIA-IZAGA

10

8

10

9

ZIZUR TXIKIA

SAN FERMIN IKASTOLA

8

8

8

8

8

8

TAFALLA

GARCÉS DE LOS FAYOS IK.

4

2

3

3

3

3

(1)

SARRIGUREN

SANTA MARÍA LA REAL

8

9

8

8

(1)

(1) Itundutako unitate kopurua nahikoa da aurreko ikasturteetan ikastetxean eskolatutako ikasleek beren ikasketak buka ditzaten.

LHko erdi eta goi mailetako itunen aldaketa. 2022-2023 ikasturtea

HERRIA

IKASTETXEA

UNITATE KOPURUA 2021-2022

ITUNDUAK

UNITATE KOPURUA 2022-2023

ESKATUTAKOAK

UNITATE KOPURUA 2022-2023

ONARTUAK

OHARRAK

UHARTE

ERAIKUNTZAREN LAN FUNDAZIOA

0

1 EM: Eraikuntzako teknikaria.

0

(3)

0

1 GM: Eraikuntzako obrak antolatzeko eta kontrolatzeko goi mailak teknikaria.

0

(3)

IRUÑA

CUATROVIENTOS

0

1 GM: Nazioarteko Merkataritza On line.

0

(3)

(3) Ezetsi da, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuaren txostenarekin bat etorriz.

–Laburtzapenen azalpena:

I.A.: Ikasgela alternatiboa; LHBZ: Lanbide Heziketa Bereziko zikloa); EM: Erdi maila; GM: Goi maila.

Iragarkiaren kodea: F2205812