95. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

380/2022 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 106/2022 prozedura laburtuari dagokion administrazio-espedientea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzen duena. Espedientea Concepción Rodríguez Bernal andreak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokio.

Concepción Rodríguez Bernal andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 14an emandako 2283E/2021 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez ebatzi baitzen oposizio-lehiaketa honen oposizioaldiko behin betiko emaitzen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa: oposizio-lehiaketa, OOLTko medikuen, LZAko medikuen edo LZBko medikuen 107 lanpostu huts betetzeko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48.4 artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epatzeko deiak egin daitezela, lege horren 49. artikuluan ezarri bezala.

Erabiliz irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuen 15.2e) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzea 106/2022 prozedura laburtuari dagokion administrazio-espedientea, Concepción Rodríguez Bernal andreak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 14an emandako 2283E/2021 Ebazpenaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokiona. Ebazpen horren bidez ebatzi zen oposizio-lehiaketa honen oposizioaldiko behin betiko emaitzen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa: oposizio-lehiaketa, OOLTko medikuen, LZAko medikuen edo LZBko medikuen 107 lanpostu huts betetzeko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan.

2. Ebazpen hau balizko interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen aipatutako epaitegian, honako hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura eta Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 6an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2206776