94. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Alkatetzaren 36/2022 Ebazpena, maiatzaren 5ekoa.

Ikusirik 2022ko maiatzaren 30etik ekainaren 17ra bitartean udalerritik kanpo izanen naizela.

Legeak ezartzen duenez, alkaterik ez denean –kanpoan izateagatik, adibidez– alkateordeei dagokie alkatearen eginkizunak egitea, izendapen ordenaren arabera. Hala ere, alkateordeak ezin izanen ditu eginkizun horiek bereganatu, baldin eta alkateak ez badizkio eskuordetzen Alkatetzaren ebazpen baten bidez; ebazpen horrek ezarriko du zer gai utzi dituen haren esku, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da.

EBAZTEN DUT:

1. Iñigo Villafranca Lamberto lehen alkateordearen esku uztea Alkatetzaren eginkizunak, 2022ko maiatzaren 30eko 00:00etatik 2022ko ekainaren 17ko 23:59ra; epe horretan bere gain izanen ditu.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Adiosen, 2022ko maiatzaren 6an.–Alkatea, Miguel Ansa Reta.

Iragarkiaren kodea: L2206574