94. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

887/2022 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitaratzeko “Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen plantilla organikoa aldatzen duena”, Gobernu Kontseiluak 2022ko maiatzaren 6an hartu zuen erabakiaren bidez onetsia.

Maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekreturen bidez onetsi ziren Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, agindua ematen dut Gobernu Kontseiluak 2022ko maiatzaren 6an hartutako erabakia argitaratzeko. Erabaki horren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen plantilla organikoa aldatu da.

“NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak ezartzen du plantilla organikoa onetsi egin behar dela. Foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, aplikatu beharrekoa Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileei, Unibertsitatearen Estatutuen 106. artikuluaren arabera. Plantilla horretan, lanpostuak zerrendatu behar dira, behar bezala sailkaturik, eta adierazi behar da bakoitza zein mailari dagoen atxikia, eta, bidezkoa denean, lanpostuan aritzeko egiaztatu behar diren betebehar espezifikoak, bai eta izendapen librearen bidez bete daitezkeen lanpostuak eta erregelamenduaren arabera ezarri diren ordainsari osagarriak esleituak dauzkatenak ere.

Gobernu Kontseiluak 2009ko urriaren 6an hartu zuen erabaki baten bidez –zeina urriaren 30ean errektoreak emandako 1600/2009 Ebazpenaren bidez argitaratu baitzen–, onetsi egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen plantilla organikoa. Plantilla hori askotan aldatu da, urtero argitaratzen da, eta urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoera eta egitura organikoa islatzen ditu. Hain zuzen, 2022ko otsailaren 18an argitaratu zen azkenekoa, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 36. zenbakian, errektoreak urtarrilaren 19an emandako 70/2022 Ebazpenaren bidez.

Zerbitzu eta unitate organiko batzuek hala eskatu baitute, beharrezkoa da plantilla organikoan zenbait aldaketa egitea, zerbitzu eta unitate horien benetako beharretara egokitzeko.

Proposamena Negoziazio Mahaian aurkeztuta, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ordezkaritza duten sindikatuei entzun ondoren, hau da kudeatzaileak, 2022ko maiatzaren 6an egindako bileran, Gobernu Kontseiluari proposatu dion,

ERABAKIA:

Lehena.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen plantilla organikoaren aldaketak onestea. Eranskin gisa gehitu den oroitidazkian daude aldaketa horiek.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Erabaki honek Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Laugarrena.–Erabaki honen aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea Gobernu Kontseiluari zuzendua, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako maila bereko epaitegietan, bi hilabeteko epean, biak ere argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.”

Iruñean, 2022ko maiatzaren 6an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

ERANSKINA

Oroitidazkia: Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoaren aldaketak

2022. Urteko ekitaldia

A.–Lanpostuen aldaketak.

B.1. Lanpostuen hizkuntzaren aldaketa.

Lanpostu honen aldaketa ezarri da:

KUDEATZAILETZA / INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / UNIBERTSITATE ZABALPENAREN ATALA.

LANPOSTU ZK.

POSTUA

LEHEN ZUEN HIZKUNTZA

ORAIN DUEN HIZKUNTZA

265

OLko TEKNIKARIA

---

EUSKARA (C1)

Justifikazioa: erabiltzaileei arreta euskaraz emateko premia dago, eta Ataleko lanpostu batek ere ez du hizkuntza-eskakizun hori.

B.2. Lanpostuen atxikipenaren aldaketa.

Lanpostu hauen atxikipena aldatu da:

KUDEATZAILETZA / INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / IKASTEGIEN ETA SAILEN ATALA / KUDEAKETARAKO ETA KOORDINAZIORAKO UNITATEA

LANPOSTU ZK.

POSTUA

LEHEN ZUEN ATXIKIPENA

ORAIN DUEN ATXIKIPENA

386

OLko ADMINISTRARIA

KUDEATZAILETZA /-/-/ -

KUDEATZAILETZA / INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / IKASTEGIEN ETA SAILEN ATALA / KUDEAKETARAKO ETA KOORDINAZIORAKO UNITATEA-LAGUNTZA ADMINISTRATIBOKO 1. UNITATEA

415

OLko ADMINISTRARIA

KUDEATZAILETZA /-/-/ -

KUDEATZAILETZA / INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / IKASTEGIEN ETA SAILEN ATALA / KUDEAKETARAKO ETA KOORDINAZIORAKO UNITATEA-LAGUNTZA ADMINISTRATIBOKO 6. UNITATEA

Justifikazioa: beharrezkoa da lanpostuak premiazkoak diren unitateei atxikitzea, horiek enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko presako neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen zortzigarren xedapen gehigarrian ezarritako egonkortze prozesuan sartzeko.

B.3. Ezarritako campusaren aldaketa.

Lanpostu hauek ezarria duten campusa aldatu da:

KUDEATZAILETZA / INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / IKASTEGIEN ETA SAILEN ATALA / KUDEAKETARAKO ETA KOORDINAZIORAKO UNITATEA

LANPOSTU ZK.

POSTUA

LEHEN EZARRIA ZUEN CAMPUSA

ORAIN EZARRIA DUEN CAMPUSA

386

OLko ADMINISTRARIA

IRUÑEA

TUTERA

415

OLko ADMINISTRARIA

IRUÑEA

TUTERA

Justifikazioa: beharrezkoa da lanpostuak premiazkoak diren kokalekuei atxikitzea, horiek enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko presako neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen zortzigarren xedapen gehigarrian ezarritako egonkortze prozesuan sartzeko.

Iragarkiaren kodea: F2206602