94. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

HEGO NAFARROA KIROL MANKOMUNITATEA

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Hego Nafarroa Kirol Mankomunitateak, 2022ko apirilaren 11n egindako presako bilkura berezian, hasiera batez onetsi du 2022ko plantilla organikoa.

Hasiera batez onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, datako egunetik hasita, espedientea azter dezaten Mankomunitateko udaletako bizilagunek edo interesdunek, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235., 271. eta 272. artikuluei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik, eta aginduko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Ablitasen, 2022ko maiatzaren 2an.–Mankomunitateko burua, Enrique Litago Tabuenca.

Iragarkiaren kodea: L2206208