94. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2021eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2022ko martxoaren 11n egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2021eko plantilla organikoan; 2022eko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, martxoaren 28an. Jendaurreko epea iraganik, inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da plantilla organikoaren aldaketa, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatuari jarraikiz (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

PLANTILLA ORGANIKOA

“Administrari laguntzaile bat (1). Araubide juridikoa: funtzionarioa. D maila. Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %24,99. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostu zenbakia: 016. Hizkuntza-eskakizuna: merezimendua. (Hutsik).

Hauek funtzionarioen izenen zerrendatik kentzea:

LANPOSTU ZENBAKIA

IZEN-DEITURAK

LANBIDEA

MAILA

GRADUA

ADMINISTRAZIO-EGOERA

016

Lourdes Pascal Eransus

Administrari laguntzailea

D

2

Jardunean

Berriozarren, 2022ko apirilaren 25ean.–Mankomunitateko burua, Javier Vílchez López.

Iragarkiaren kodea: L2206196