94. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Lehenbiziko aldaketa 2022ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2022ko apirilaren 28an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko plantilla organikoaren lehenbiziko aldaketa.

Plantillan onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235 artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Zizur Nagusian, 2022ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2206210