94. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Gutxieneko zerbitzuak handitzea, udal haur-eskolen greba deialdia dela eta

Alkatetzaren 1058/2022 Ebazpenaren bidez, handitu egin dira Eguesibarko udal haur-eskolen esparruko gutxieneko oinarrizko zerbitzuak, maiatzaren 2an 7:00etatik aurrera deitutako iraupen mugagabeko greba deialdia dela-eta ezarri zirenak Alkatetzaren 995/2022, 1027/2022 eta 1041/2022 ebazpenen bitartez.

Alkatetzaren 1058/2022 Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi da:

“Alkatetzaren 995/2022, 1027/2022 eta 1041/2022 ebazpenetan ezarritako oinarrizko gutxieneko zerbitzuak osatzea, eta, horretarako, ezarritako lanaldiez gain, hezitzailearen %53,33ko lanaldia sartzea, 9:30etik 13:30era, zerbitzuaren prestazio normalean bi hezitzaile esleituta dituzten ikasgeletan, Lakarri, Malkaitz eta Tangorri haur-eskoletan; orain ezartzen den gutxieneko zerbitzua eman beharko da 2022ko maiatzaren 3ko (asteartea) lanaldiaren hasieratik.

Ebazpena argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Eguesibarko Udalaren iragarki-taulan, eta jakinaraztea Andacelay SL enpresa publikoari; orobat, goian ezarritako osagarriaren arabera eman beharreko gutxieneko oinarrizko zerbitzuei buruzko ebazpenaren berri ematea udalbatzaren osoko bilkurari, egiten duen hurrengo ohiko bilkuran”.

Horren berri ematen dut, jakinaren gainean egon zaitezen eta dagozkion ondorioak izan ditzan. Halaber, jakinarazten dizut ebazpenaren aurka hiru errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo judizial eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau egin eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpenaren egunetik hasita.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2022ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2206247