94. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

Eskumenak eskuordetzea

2022ko apirilaren 25ean, Orisoaingo Alkatetzak 15/2022 Ebazpena eman zuen. Hona hemen ebazpena hitzez hitz, herritar orok jakin dezan.

Estatu mailako Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluaren eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. eta 44. artikuluen arabera esleituta ditudan eskumenak aintzat harturik,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Sara Labiano Sevigne alkateordeari eskuordetzea espediente guztiak ebazteko eskumena, alkateak prozeduretan esku hartzetik abstenitu behar duenerako Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legean, Toki Administrazioari buruzko Foru Legean eta Kontratu Publikoei buruzko Foru Legean ezarritako arrazoiak direla-eta.

Bigarrena.–Eskuordetze hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hala betez azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikulua (arau horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikulua (arau horrek jorratzen du Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa) eta apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 92 bis artikuluaren bigarren apartatuan xedatutakoa.

Hirugarrena.–Ebazpen hau igortzea interesdunari eta Udalbatzaren Osoko Bilkurari ere, egiten duen hurrengo bilkura arruntean.

Orisoainen, 2022ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L2206197