94. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Aldaketa, 2022ko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Behin betiko onespena

Leozko Udalak, 2022ko martxoaren 15ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2022ko aurrekontu betearazteko oinarrien aldaketa.

Iragarkia argitaratu zen 2022ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 4an, eta harekin ireki zen jendaurrean egoteko eta alegazioak eta erreklamazioak egiteko aldia. Orobat, iragarki horri behar bezainbesteko publizitatea eman zitzaion, Udalaren iragarki-taulan ediktua jarrita. Iragan da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutako hamabost eguneko epea, eta inork ez duenez alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jotzen dira Leozko Udalaren 2022ko aurrekontua betearazteko oinarriak, aipatu manuan xedatuari jarraikiz. Beraz, bidezko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea horien testu osoa.

Aurrekontua betearazteko oinarrietan egindako aldaketak interesdunen eskura daude Leozko Udalaren egoitza elektronikoan, atal honetan: Gardentasuna, Ekonomikoa, Aurrekontuak, 2022ko aurrekontuak. Esteka honen bidez eskura daitezke: https://leoz.sedelectronica.es/transparency/babab707-3ac6-4ead-bb62-2920b01d0847

Iratxetan (Leotz), 2022ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2206258