94. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALTZU

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Itzaltzuko Udalak, 2022ko martxoaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2022ko ekitaldiko plantilla organikoa.

Erabaki horren iragarkia 2022ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 11n, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere, eta horren ondotik jendaurreko aldia iragan da inork aurkeztu gabe erreklamazio, kexa edo oharrik; hortaz, behin betiko onetsitzat jo, eta argitaratzen da.

Argitara ematen da, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 20. artikuluan ezarritako ondorioetarako (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).

Itzaltzun, 2022ko maiatzaren 2an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Enrique Juanto Pascual.

ITZALTZUKO UDALAREN PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

–Idazkari kontu-hartzailea. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %19,72 (%16 + %3,72 19/2008 Foru Legea). Hizkuntza-eskakizuna: C-1. Sarbidea: erregelamenduaren arabera. Zerbitzu partekatuak Otsagabiarekin.

Administrazio-kontratudunak.

–Bitarteko idazkari kontu-hartzailea. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %19,72 (%16 + %3,72 19/2008 Foru Legea). Hizkuntza-eskakizuna: C-1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zerbitzu partekatuak Otsagabiarekin.

Lan-kontratudunak.

–Zerbitzu anitzetako enplegatua. Hitzarmen kolektiboa. D taldeko ordainsaria. Lanaldia: lanaldi partziala. Mailako osagarria: %12. Hizkuntza-eskakizuna: euskaraz jakitea, merezimendua. Sarbidea: hautaprobak. Gazoleko Udalarekin eta Uskartzeko, Izizeko eta Ustaizeko kontzejuekin partekatua.

IZENEN ZERRENDA

Funtzionarioak

–Idazkari kontu-hartzailea. Hutsik.

Administrazio-kontratudunak

–Garate Garate, José Javier. Idazkari kontu-hartzailea. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %19,72. Gradua: 5. Antzinatasuna: 5 bosturteko. Administrazio-egoera: jardunean.

Lan-kontratudunak

–Landa Recalde, Javier. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanaldia: lanaldi partziala. D taldeko ordainsaria. Mailako osagarria: %12. Antzinatasuna: hirurteko bat. Administrazio-egoera: jardunean. Sarbidea: hautaprobak.

Iragarkiaren kodea: L2206434