94. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Alkatetzaren ordezkaritza aldatzea, kanpoan egoteagatik

Aitor Larraza Carrera, Irurtzungo Udaleko alkateak, apirilaren 29ko 2022/69 Ebazpena eman du. Hona hemen xedapenak:

EBATZI DUT:

Lehenengoa.–Martxoaren 14ko Alkatetzaren 2022/36 Ebazpenaren bidez Udal honetako alkateorde Eduardo Murugarren Frances jaunari egindako legez dagozkidan eskumen eta eskuduntzen eskuordetza aldatzea, 2022. urteko maiatzaren 16tik 23ra bitarteko aldira mugatuz, biak barne.

Bigarrena.–Akordio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Honako akordioa interesdunari jakinaraztea.

Alkatetzaren hasierako ordezkaritza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 62. zenbakian, 2022ko martxoaren 28an.

Irurtzunen, 2022ko apirilaren 29an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2206147