94. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Udalak, 2022ko martxoaren 23an egindako osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea 2022ko ekitaldiko aurrekontu orokor bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2022ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 4an, jendaurrean edukitzeko eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko.

Ezarritako epea iragan denez inork erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu gabe, aipatu aurrekontua behin betiko onetsitzat jo da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin.

Hona hemen behin betiko onetsi den aurrekontua:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 922.900 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 70.000 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 666.400 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 2.519.760 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamendua: 673.910 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 60.000 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 4.912.970 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 1.687.000 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 2.101.700 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 199.350 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 884.920 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 40.000 euro.

Gastuak, guztira: 4.912.970 euro.

Cortesen, 2022ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2206216