94. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101. eta 102. artikuluetan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan ezarriari jarraikiz, deialdi hau iragartzen da Cabanillasko udal mugarteko bake epaile titular eta ordezko izateko eskaerak aurkez daitezen.

Horretarako, hamabost egun balioduneko epea irekitzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa izan eta gaitasun eta bateragarritasun baldintzak beterik, bake epaile titular nahiz ordezko izateko eskaerak aurkez daitezen udal bulegoetan.

Cabanillasen, 2022ko maiatzaren 2an.–Alkate udalburua, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L2206181