94. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Aurrekontu itxietako obligazioak deuseztatzea, 2011tik 2017ra

Udalak, 2022ko apirilaren 27an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea eta, baldin jendaurreko aldian erreklamaziorik egiten ez bada, behin betiko onestea espediente bat, obligazio onartuen bajari buruzkoa, aurreko ekitaldi itxietakoak izateagatik eta preskribaturik egoteagatik; haien printzipalaren zenbatekoa 23.584,36 euro da, eta zenbateko hori dagokie 2012., 2011., 2012., 2013., 2014., 2015., 2016. eta 2017. urteetako ekitaldiei (espediente zenbakia: CONTA-PRESCRIP 1/2022).

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarkia jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan, eta epea zenbatuko da erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak.

Inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez badu jendaurreko aldian, osoko bilkuran hartutako erabaki hori behin betiko onetsitzat joko da.

Berriozarren, 2022ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2206448