94. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Gutxieneko zerbitzuak Baztango Haur Eskolan egin beharreko grebarako

2022ko apirilaren 28an Tokiko Gobernu Batzordeak egindako ohiko bilkuran, bertzeak bertze, honakoa erabaki zuen:

“4.4. Alkatetzak jakinarazten du, maiatzaren 2tik aitzinerat 0-3 plataformak greba deialdia luzatu duela Nafarroako hainbat haur eskoletan. Plataformako eskarien artean aurkitzen dira ratioen jaitsiera edo langileak bikoiztea, lan baldintzen hobetzea, moduluen finantziazioaren igatea, lanpostuak bermatzea geroari begira, 2 urteetako gelak ez zabaltzea eskola publikoetan edota lan mahai bat osatzea gobernua eta gainontzeko eragileekin. Baztango Haur Eskola udalaren zerbitzua da, enpresa pribatu batekin kudeatzen duena. Enpresako langileek grebarekin bat eginen dutela jakinarazi dute. Horregatik, greba eskubidea bermatzeko eta guttieneko zerbitzuak finkatzeko bilkurak egin dira eskolaren zuzendaritzarekin. Hori dela eta ondoko guttieneko zerbitzuak bermatzea proposatzen du: Gela bakoitza bi unitateetan banatua dagoenez, egunero gela bakoitzari dagokion unitateetako batek bakarrik emanen du zerbitzua, aldizkatuz. Horrek erran nahi du, guttieneko zerbitzuak zerbitzuen erdia izanen direla, aipaturiko moduan antolaturik. Proposamena ikusita Tokiko Gobernu Batzordeak erabaki du:

1.–Alkatetzak Baztango Haur Eskolan bermatu beharreko gutxieneko zerbitzuei buruz aurkeztutako proposamena onartzea.

2.–Funtsezkotzat jotzea Baztango Udalaren titulartasuneko Haur Hezkuntzako ikastetxean hezkuntzarako eskubidea bermatzen duen zerbitzua, kontratu bidez emana.

3.–Hurrengo berme zehatzak (gutxieneko zerbitzuak) ezartzea, 0 eta 3 urte bitarteko %50eko Haur Hezkuntzako Zentroan hezkuntzarako guttiengo zerbitzuari eutsiko zaiola ziurtatzeko; hau da, plantillaren erdia izango dugu txandakako egunetan, eta hori bateragarri egingo da 2022ko maiatzaren 2an egoitzetan egongo diren haurrei arreta emateko betebeharrarekin eta behar diren gainerako egunekin, ikastetxe horretako greba orokorraren deialdia dela-eta.

4.–Baztan udal titulartasuneko ikastetxe publikoko 0-3 urte bitarteko Haur Hezkuntzako ikastetxean gutxieneko zerbitzuak finkatzeko erabaki hau hartzeko arrazoiak honako hauek dira:

–Erreferentziako ikastetxean matrikulatuta dauden haurren hezkuntzarako eskubideari arreta egokia ematea, adin txikia dutelako haur horien zaintza, elikadura eta segurtasuna bermatuta.

–Zentroko langileak erdira murriztuko dira, hezkuntza, jangela eta garbiketa barne.

–Neurriaren proportzionaltasuna eta zentrora joango diren adingabeen grebarako, hezkuntzarako eta arretarako eskubidea bermatzeko beharra dela eta, honako langile hauek ezarri behar dira 2022ko maiatzaren 2ko lanaldian eta greba luzatzen den egunetan, ohiko lanaldian:

–Zuzendari 1.

–Lanaldi osoko 7 hezitzaile txandakako egunetan.

–2 Garbiketako langile txandakako egunetan.

–2 Jantokiko langileek lanaldi erdia izango dute, hau da, hiru ordukoa, eta egunean 1.5 ordu lan egingo dute.

5.–Ebazpen hau langileen ordezkariei jakinaraztea, dagozkion ondorioetarako, bai eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari ere.

6.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-oholean argitara dadila agintzea, eta Udalbatzari horren berri ematea egiten duen lehen ohiko bilkuran.”

Baztanen, 2022ko apirilaren 28an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2206408