94. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Akats zuzenketa, 2022ko plantilla organikoaren behin betiko onespenean

Akatsa atzeman da Artaxoako Udalaren 2022ko plantilla organikoaren behin betiko onespenaren testuan (2022ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 28koa), zehazki Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren lanpostuetan. Beraz, bidezkoa da zuzentzea, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoarekin.

Honela dioen lekuan:

–Familia-langileak (hiru). Lanaldi partziala. Lanpostuko osagarria: %14,77.

Honako hau behar du:

–Familia-langileak (lau). Lanaldi partziala. Lanpostuko osagarria: %14,77.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Artaxoan, 2022ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2206217