94. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Gutxieneko zerbitzuak, haur-hezkuntzako Txirinbulo ikastetxean greba egiteko deialdia dela eta

Altsasuko udalak, 2022ko maiatzaren 3an, honako ebazpen hau eman du:

“Alkatetzaren 636/2022 Ebazpena, maiatzaren 3koa, 0-3 urte bitarteko haur hezkuntzako “Txirinbulo” ikastetxean oinarrizko zerbitzuak mantentzeko behar diren bermeak ezartzen dituena, 2022ko maiatzaren 9tik greba orokor mugagabea egiteko deialdia dela eta.

Altsasuko Udaleko langile lan-kontratudunen ordezkaritzak, 2022ko apirilaren 25ean, “Txirinbulo” haur eskolan greba egiteko deialdiaren berri eman zuen, 2022ko maiatzaren 9tik aurrera, 7:00etan hasita, eta iraupen mugagabearekin.

Greba egiteko eskubidea, Espainiako Konstituzioaren 28.2 artikuluan aitortua, bateragarria izan behar da gizartearen funtsezko zerbitzuak ematearekin, Konstituzioaren testuak berak dioen bezala, eta horretarako behar diren bermeak ezarri behar dira. Konstituzio arloko jurisprudentziak behin eta berriro xedatu duenez, gutxieneko zerbitzuak ezartzerakoan kontuan hartu behar dira proportzionaltasun eta arrazionaltasun printzipioak, eta zerbitzu horiek ezartzea behar bezala arrazoitu behar da.

Konstituzioaren 23. artikuluaren arabera, herritarrek eskubidea dute gai publikoetan parte hartzeko, zuzenean edo bozkatze unibertsaleko aldian aldiko hauteskundeetan libreki hautatutako ordezkarien bidez.

Bestalde, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 25. artikuluak eta hurrengoek zenbait zerbitzu publiko ezartzen dituzte, udalek eman beharrekoak; eta greba deialdiaren aurrean, Altsasuko Udalak ematen dituen zerbitzu publikoak ezin dira erabat gelditu, herritarrei kalte konponezina eraginen litzaiekeelako.

Aurreko guztiagatik, gutxieneko zerbitzu batzuk ezarri beharra dago, grebarako eskubide konstituzionala errespetatuz, gai publikoetan parte hartzeko eta zerbitzu publikoak hartzeko herritarrek duten eskubidea ere bermatuta egon dadin, Espainiako Konstituzioaren 23. eta 28. artikuluek botere publikoei ezartzen dizkieten eginbeharrak betez.

Gaur egun, zentroak 4 unitate ditu, burbuilatzat hartzen direnak; beraz, nahasi gabe mantendu behar dira. Era berean, badira garbiketako eta jantoki-zerbitzuko langileak.

Lan harremanetarako eskumena Nafarroako Foru Komunitateari transferitu zitzaion, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 58.1.b) artikuluaren arabera. Lan harremanei buruzko araudia aldatzen duen martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluan xedaturikoaren arabera, oinarrizkotzat jotzen diren zerbitzuak zehaztu eta herritarren oinarrizko eskubideak babesteko neurriak hartzeko eskumena gobernuaren agintaritzari dagokio.

Horrenbestez, kontuan hartuta Espainiako Konstituzioaren 28.2 artikuluan, martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluko 2. paragrafoan eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 58.b) artikuluan xedatutakoa, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak eta aplikatzekoak diren gainerakoek emandako eskudantzien arabera,

EBAZTEN DUT:

1.–0-3 urte bitarteko haur-hezkuntzako “Txirinbulo” ikastetxeko langileek greba eskubidea erabiliko dute 2022ko maiatzaren 9an –eta hurrengo egunetan, jarraitzen badu– errespetatuz jarraian zehazten diren oinarrizko gutxieneko zerbitzuak:

–Eskolako zuzendaritza: Lanaldiaren ½.

–Garbitzaile bat.

2.–Gutxieneko zerbitzu horiek adostu dira Udalaren, langile lan-kontratudunen sindikatu-ordezkaritzaren eta greba-batzordearen artean, haur eskolan greba deialdiarekin bat egin duten langileak kontuan harturik, eta zaindu nahian zerbitzua ematearen eta greba eskubidea erabiltzearen arteko oreka, langileen oinarrizkoa eskubidea den aldetik.

3.–Ebazpen hau jakinaraztea 0-3 urte bitarteko haur hezkuntzako “Txirinbulo” ikastetxeko Zuzendaritzari, behar diren neurriak har ditzan ebazpen honetan ezarritakoa betetze aldera, honako hauek adierazirik:

–Ikastetxeak behar bezala garbiturik eta desinfektaturik egon beharko du, behar diren neurriak hartuta COVID-19a dela eta.

–Greba hasi baino lehen, ikastetxeko Zuzendaritzak Udal honi idatziz jakinarazi beharko dio ikastetxean zein pertsonak lan eginen duten 2022ko maiatzaren 9an eta grebak iraun bitarteko hurrengo egunetan.

–Soldatatik zati proportzionala deskontatuko zaie greba eskubidea erabiltzen duten langileei, greba egunetan ikastetxean ez baitute lan eginen.

–Ikastetxeak aditzera eman beharko die zerbitzuaren erabiltzaileei zer egoeratan emanen den zerbitzua eta zer neurri hartu diren.

4.–Ebazpen honen berri ematea langileen ordezkaritzari, behar diren ondorioetarako, bai eta Nafarroako Foru Komunitateko lan arloko agintaritzari eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari ere.

5.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, eta haren berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran”.

Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Altsasun, 2022ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2206296