94. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari (EZLT) izateko 210 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamen osagarria.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari izateko 210 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoari jarraikiz (2019ko 172. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 2koa), deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien izenen zerrenda aurkeztu du, lorturiko puntuen araberakoa, eta horrekin batera, hautapen prozesua gainditu eta puntuaziorik altuenak izateagatik deitutako lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena. Proposamen hori 2021eko 255. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 8koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 20ko 180/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 39. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 23koa) eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 14ko 676/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 4koa), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu ziren, erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaien.

Bittor Aranaz Hernández jauna hautapen prozesua gainditu bai baina lanposturik lortu ez dutenen zerrendan egotera igaro zen, zegokion lanpostua behar bezala eta behar zen epean hautatu ez zuen unetik beretik, eta, beraz, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 35.3 artikulua aplikatzeko eskubidea dauka.

M.ª Pilar Bustingorri Oiz andreak, txanda irekiko izangaiak, uko egin zion lortutako lanpostuari izendatu baino lehen, eta igoera txandatik zetorren M.ª Angeles Urmeneta Tejero andrea ezin izan zen izendatu, ez baitzituen horretarako baldintzak betetzen.

Esleitutako lanpostuen jabetza hartzeko epea bukatuta, Carmen Calvo Meca andreak, txanda irekiko izangaiak, uko egin dio esleitutako lanpostuari, eta beste izangai batzuei borondatezko eszedentzia eman zaie lanpostuaz jabetu ziren egunetik beretik, egun horretan beste lanpostu batean zerbitzuak ematen ari zirelako administrazio publiko berean edo beste batean; honako hauei, hain zuzen: Aranzazu Alda Esparza andreari, Susana Prado Anguiano andreari, Vanessa Martínez Díaz andreari eta Miguel Echeverría Michel jaunari, txanda irekitik, eta Jesús Félix Echeverría Echeverría jaunari, desgaitasuna duten pertsonen erreserba txandatik.

Horrenbestez, eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoa betez, probak gainditu dituztenen zerrendan hurrengoak diren izangaiekin betetzen dira lanpostu hutsak.

Lanpostu bat desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba txandari dagokio, eta beste bat igoera txandari, baina txanda horietan lanposturik gabe gelditu diren izangai gainditu gehiagorik ez dagoenez, txanda irekiaren bidez gainditu dutenen zerrendan jarrai-jarraian dauden izangaiekin beteko dira lanpostuak.

Horrenbestez, bidezkoa da:

1. Osatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari (EZLT) izateko 210 lanpostu betetzeko izendapen proposamena, honako hauek gehituz:

Txanda irekia.

ARANAZ HERNANDEZ, BITTOR

MARTÍNEZ RANZ, ALICIA

SOLA JAUREGUI, EDURNE

ZUGASTI INDACOECHEA, MARÍA ARANTZAZU

IRIARTE CIRIZA, CRISTINA

FERNÁNDEZ CHUECA, JUDIT

BELBAS, OKSANA

DOMEÑO RECALDE, MILAGROS

2. Deialdiaren 8.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposatutakoek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

3. Argitara bedi hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko apirilaren 21ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Pedro Ardaiz Labairu.

Iragarkiaren kodea: F2206128