93. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BAZTAN

Deialdia, oposizio-prozeduraren bidez, Baztango Udaltzaingoaren kidegoko 2 udaltzain plaza betetzeko, euskaraz jakinda. Praktiketako funtzionario izendatzea

2022ko apirilaren 29an, Baztango Udaleko alkate udalburuak 2022/63 zenbakidun ebazpen hau eman du:

“Baztango udaltzain izateko 2 plaza, euskaraz dakitenak, oposizio-prozeduraren bidez betetzeko deialdiaren espedientea ikusirik, 2021eko urriaren 14ko 239 zenbakiko NAOn argitaratu zena.

Epaimahai kalifikatzailearen proposamena ikusita, eta deialdiaren 7.3.4 eta 7.3.5 oinarrietan xedatutakoa kontuan hartuta,

EBATZI DUT:

1.–Epaimahaiak proposatutako izangaia, Xabier Huarte Ruiz, praktiketako funtzionario izendatzea, oinarrizko prestakuntzako ikastaroan.

2.–Izendapen horrek 2022ko maiatzaren 4tik aurrera izango ditu ondorioak, hau da, Nafarroako Segurtasun Eskolako Oinarrizko Prestakuntzako Ikastaroan sartzen den egunetik aurrera. Eskola horrek adierazi beharko dio Alkatetza honi, behar besteko denboraz, ikastaroa noiz bukatuko den.

3.–Ikastaroak dirauen bitartean, izendatutako izangaiak C mailari dagokion oinarrizko ordainsari pertsonala jasoko du, eta, hala badagokio, familia-laguntza, eta Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean afiliatu eta alta emango zaio.

Era berean, izaera horren arabera funtzionarioentzat oro har ezarritako araubide juridikoaren xedapenen mende egongo da, Nafarroako Segurtasun Eskolaren antolaketa eta funtzionamenduaren Erregelamendua onartzen duen irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuaren 48. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako zehaztapenekin.

4.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei, kalifikazio epaimahaiko kideei eta Nafarroako Segurtasun Eskolako zuzendariari, eta izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.”

Baztanen, 2022ko apirilaren 29an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2206264