93. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

830/2022 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzen da Irati Bereau Baleztena andrea, Euskarako OLko teknikari izateko, eta lanpostu bat esleitzen zaio.

Ikusirik Irati Bereau Baleztena andrearen aldeko izendapen-proposamena, 2022ko apirilaren 19an Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaraturikoa.

Izangaiak deialdiaren 9.2 oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkezturik, eta ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztaturik.

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen txosten-proposamena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat emana.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskudantziak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Irati Bereau Baleztena andrea NUPeko funtzionario izendatzea, Euskarako OLko teknikari izateko, eta hari 523 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, Irakaskuntza Zerbitzuko Euskararako Atal Teknikoari atxikia.

Bigarrena.–Izendaturiko pertsonak hilabeteko epea izanen du lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapena jakinarazten denetik kontatzen hasita.

Hirugarrena.–Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, jakinaraz dakiola interesdunari eta helaraz dakiola Kudeatzailetzari.

Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta, haren kontra, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2022ko apirilaren 27an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2206232