93. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2021-S-830

Alimenco SAk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Alimenco SA.

Xedea: barazki kontserbak egiteko industriako hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ur-ibilgua: Aragoi ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Milagro (Nafarroa).

Isurketa, urtean 140.000 m³-ko gehieneko bolumena duten hozte-urek eta osmosian errefusatutako urek (urtean 9.600 m³) osatua, bakoitzak 50 m³-ko ahalmena duten hiru homogeneizazio-andelen bidez tratatuko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2022ko apirilaren 4an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2205763