93. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLAMAYOR DE MONJARDÍN

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 807., 608. eta 609. lurzatietan. Behin betiko onespena

Villamayor de Monjardingo Udalak, 2022ko apirilaren 26an egindako bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen

ERABAKIA:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, Villamayor de Monjardingo katastroko 1. poligonoko 807., 608. eta 609. lurzatietan, Jaime Del Villar Tolosak sustatua eta Jesús Alén Andueza arkitektoak idatzia. Bertan planteatzen da beste antolamendu bat hiru lurzatietan, lerrokadurak aldatzeko eta bolumenak antolatzeko, lau izarreko hotel xarmangarri bat eraikitzeko proiektuan.

Alkatetzaren 2022ko otsailaren 24ko Ebazpenaren bidez onetsi zen hasiera batez.

Aipatutako xehetasun-azterketa jendaurrean egon da, iragarkia argitaratuta 2022ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 24an, bai eta Nafarroako Foru Komunitatean editatutako egunkarietan ere (2022ko martxoaren 29ko Diario de Noticiasen eta martxoaren 30eko Diario de Navarran), jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurrean egoteko aldian ez da alegaziorik aurkeztu.

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea aipatutako xehetasun-azterketaren behin betiko onespenaren erabakia, bai eta hartan jasotako hirigintza arauak ere, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Hirugarrena.–Erabakia argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan.

Villamayor de Monjardinen, 2022ko apirilaren 29an.–Alkatea, Eugenio F. Barbarin Luquin.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2206267