93. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Xehetasun-azterketa, Badostaingo 18. poligonoko 34. lurzatian. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2022ko maiatzaren 3an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Badostaingo 18. poligonoko 34. lurzatiari eragiten dion xehetasun-azterketa, Javier Flores Galarza arkitektoak idatzia eta Richard Edward Durán Palominok sustatua.

Argitara ematen dira iragarki hau eta aipatu xehetasun-azterketa, eranskin gisa, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Sarrigurenen (Eguesibar), 2022ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2206578