93. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Hiri-jarduketarako plan berezia, Sarasako 12. poligonoko 174. lurzatian. Behin betiko onespena

Itzako Udalak, 2022ko apirilaren 28an egindako ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Sarasako 12. poligonoko 174. lurzatiari buruzko hiri-jarduketarako plan berezia (zuzkidura-jarduketa, lurzatian etxebizitza berria eraiki ahal izateko, eraikigarritasuna handituta). Teresa Lumbier Ernetak sustatu du.

Argitara ematen da behin betiko onespenaren erabakia eta aipatutako planaren testua, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina).

Itzan, 2022ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2206548