93. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIRE

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 644. lurzatian. Behin betiko onespena

Beireko Udalak, 2022ko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Beireko 1. poligonoko 644. lurzatiko xehetasun-azterketa, bertan familia bakarreko etxebizitza bat eraikitzeko idatzi baita, José Lacasta Labarik sustaturik.

Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Beiren, 2022ko maiatzaren 6an.–Jarduneko alkatea, María Mina González.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2206585