93. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Ehiza-barruti publikoa eratzeko proiektua

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Atezko Udalaren bulegoetan ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Barrutiaren titularra: Atezko Udala.

Barrutian sartzekoak diren mugarteak: Aroztegi, Atezko Udala, Beratsain, Beuntza, Ziganda, Eritzegoiti.

Eritzegoitin, 2022ko maiatzaren 6an.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L2206598