93. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Akats zuzenketa, honako honetan: deialdia, hautagai-zerrenda bat eratzeko, aldi baterako bete dadin, hautaproben bidez, aparejadorearen edo arkitekto teknikoaren lanpostua

Ikusirik badela akats bat deialdi honen iragarkian: deialdia, hautagai-zerrenda bat eratzeko, aldi baterako bete dadin, hautaproben bidez, aparejadorearen edo arkitekto teknikoaren lanpostua (argitaratu zen 2022ko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 5ean); bidezkoa da zuzenketa egitea.

Honela dioen lekuan:

“2. oinarria.–Izangaien betekizunak.

2.3. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, arkitekto tekniko edo aparejadore titulua izatea edo izateko moduan egotea (titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina). Atzerrian lorturiko tituluak izanez gero, aipatutako epea betetzen den egunean, haren homologazioa frogatzen duen agiriaren jabe izatea. Gainera, tituluari zinpeko itzulpena erantsiko zaio.

Honela behar du:

2.3. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, arkitekto tekniko, aparejadore edo arkitekto titulua izatea edo izateko moduan egotea (titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina). Atzerrian lorturiko tituluak izanez gero, aipatutako epea betetzen den egunean, haren homologazioa frogatzen duen agiriaren jabe izatea. Gainera, tituluari zinpeko itzulpena erantsiko zaio.

Lakuntzan, 2022ko maiatzaren 10ean.–Mankomunitateko burua, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2206882