93. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Lan publikoaren eskaintza partziala, Estatuaren 2022rako Aurrekontu Orokorrei buruzko 22/2021 Legean aurreikusitako ordezte-tasari buruzkoa

Onestea 2022. urteko lan publikoaren eskaintza partziala (1), Estatuaren 2022rako Aurrekontu Orokorrei buruzko 22/2021 Legean aurreikusitako ordezte-tasari buruzkoa.

Zizur Nagusiko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2022ko maiatzaren 6ko bilkuran, onetsi zuen 2022rako lan publikoaren eskaintza partziala (1), Estatuaren 2022rako Aurrekontu Orokorrei buruzko 22/2021 Legean aurreikusitako ordezte-tasari buruzkoa, honela:

ERABAKITZEN DA:

1. Onestea Zizur Nagusiko Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza partziala (1), Estatuaren 2022rako Aurrekontu Orokorrei buruzko 22/2021 Legearen 20. Bat. artikuluan aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona. Herritarren Segurtasunaren Arloko 4 lanpostu ditu, guztira.

2. Hauek dira lanpostuen xehetasunak:

Herritarren Segurtasunaren eta Babesaren Arloa: agentearen lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 37025, 37026, 37027 eta 37028 zenbakiak dituztenak. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

3. Onetsitako lan publikoaren eskaintza argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zizur Nagusian, 2022ko maiatzaren 6an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2206599