93. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Udaltzaingoko inspektoreorde izateko oposizio-lehiaketaren deialdia. Izendapena

Bukatu denez Burlatako Udaleko Udaltzaingoko inspektoreordearen lanpostu bat, plantilla organikoan 11.1 zenbakia duena, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautapen-prozesua (2020ko 272. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 20koa), Alkatetzaren 456/2022 Ebazpenaren bitartez, inspektoreorde izendatu da Roberto Peláez Larra, plantilla organikoko 11.1 lanpostuan, Burlatako Udaleko Udaltzaingoko inspektoreordearen lanbide-kategorian. Hori guztia, bete beharrez deialdiaren 8. oinarrian eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 35. artikuluan ezarritakoa. Ebazpen berean ezarri da lanpostuaz jabetzeko eguna: 2022ko maiatzaren 1a.

Burlatan, 2022ko maiatzaren 4an.–Alkate udalburua, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2206380