93. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuarena. Dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua.

Aipatu foru dekretuaren erregelamenduan akats bat dagoela ohartuta, bidezkoa da hura zuzentzea dagokion akats zuzenketa argitara emanez.

Transkripzio akats baten ondorioz, 2022ko 89. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 9koan, “89. artikulua” agertzen da I. eranskinaren aurreko paragrafoan, edukirik gabe. 89. artikulua, berez, ez da existitzen, eta erregelamenduak 88. artikuluan du bukaera; hortik I. eranskinera (“Babes zibilaren arloko eskumena duen departamentuaren edo erakunde publikoaren txostena behar duten instalazioak eta jarduerak”) igarotzen da.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 9an.–Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzuko zuzendaria, María Belén López Carballo.

Iragarkiaren kodea: F2206708