92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO ETA FITEROKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Honen bidez, aditzera ematen da onetsi dela, Cintruénigo eta Fiteroko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren ebazpenaren bidez, lan publikoaren eskaintza, egonkortzea helburu, honela:

Lehenbizikoa.–Onestea Cintruénigo eta Fiteroko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lan-eskaintza, helburua egonkortzea izanik, lanpostuen zerrenda honekin:

1. Funtzionarioa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: gizarte-hezitzailea. Maila: B. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

2. Funtzionarioa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: gizarte-hezitzailea. Maila: B. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

3. Lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: lau (4). Lanpostua: familia-langilea, lanaldi partzialean. Maila: D. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza hau argitaratzea Mankomunitatearen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea lan publikoaren eskaintza honek ukitutako lanpostuetan diharduten aldi baterako langileei.

Laugarrena.–Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita edo;

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Cintruenigon, 2022ko maiatzaren 3an.-Mankomunitateko burua, Anabel Lacarra Ridruejo.

Iragarkiaren kodea: L2206291