92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ABARTZUZAKO ETA LEZAUNGO UDALEN BATASUNA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Abartzuzako alkateak, idazkari bakarraz baliatzeko Abartzuzako eta Lezaungo udalen batasuneko buru den aldetik, 2022ko maiatzaren 3ko ebazpenaren bidez onetsi du batasunaren lan-eskaintza publikoa, honela:

Lehena.–Onestea Abartzuzako eta Lezaungo udalen batasunaren 2022rako lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hauek barne hartuta, eta kontuan hartuta abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legea):

1.–Lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: administrari laguntzailea. D maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023/2024. Txanda irekia.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea batasuneko udalen web-orrietan, iragarki-tauletan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea lan publikoaren eskaintzak ukitutako lanpostuan diharduen batasuneko aldi baterako langileari.

Laugarrena.–Ohartarazten da errekurtso hauetariko bat aurkez daitekeela behin betiko onespen honen kontra; hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Abartzuzan, 2022ko maiatzaren 3an.–Batasuneko burua, Alberto Pagola Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2206540