92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

826/2022 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, deialdia onesten da sari bat emateko enpresa familiarren arloarekin loturiko gaiei buruz 2020-2021 eta 2021-2022 ikasturteetan Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) egin eta defendatu den Ikasketa Amaierako Lan hoberenari.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Enpresa Familiarren Katedra Nafarroako Familia Enpresaren garapenerako Elkartearen (ADEFAN), Nafarroako Unibertsitate Publikoaren, Familia Enpresa Institutuaren eta Nafarroako Rural Kutxaren arteko lankidetza tresna da, eta bere xedea da enpresa familiarrari lotutako arloetan ezagutza teorikoa eta praktikoa sortzen, eskura jartzen eta zabaltzen laguntzea, enpresa horiek gure gizartearen garapen eta ongizate ekonomikorako funtsezko tresnak baitira.

Hori horrela, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Enpresa Familiarren Katedraren Segimendu Batzorde Mistoak, 2022. urterako jarduera programaren barnean, erabaki zuen 2020-2021 eta 2021-2022 ikasturteetan Nafarroako Unibertsitate Publikoan ikasleek enpresa familiarren arloarekin loturiko gaiei buruz egindako eta defendatutako Ikasketa Amaierako Lan hoberenari (gradukoa nahiz masterrekoa) sari bat emateko deialdiaren oinarriak onestea.

Ikusirik Nafarroako Unibertsitate Publikoko Enpresa Familiarren Katedraren Segimendu Batzorde Mistoak egin duen proposamena eta akta.

Ikusirik Unibertsitateko Zerbitzu Juridikoak egin duen txostena.

Ikusirik Kontabilitate Atalak egindako kreditu-erreserbaren ziurtagiria eta zerga-tratamenduari buruzko txostena.

Kontuak ikuskaturik eta aldeko fiskalizazioa eginik.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak uztailaren 3an emandako 1420/2019 Ebazpenaren bidez ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Deialdia onestea sari bat emateko enpresa familiarren arloarekin loturiko gaiei buruz 2020-2021 eta 2021-2022 ikasturteetan Nafarroako Unibertsitate Publikoan egin eta defendatu den Ikasketa Amaierako Lan hoberenari (gradukoa nahiz masterrekoa).

Bigarrena.–Deialdi honek sortutako gastua baimentzea. 300,00 eurokoa izanen da gehienez gastu hori, sarietarako baliatuko da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Enpresa Familiarren Katedraren aurrekontuaren bidez finantzatuko da.

Sorturiko gastua Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2022ko ekitaldirako duen Gastuen Aurrekontuetako partida honen kargura ordainduko da:

3031258325 480.25.–Katedren sariak: 300,00 euro.

Hirugarrena.–Honako sari hauek emanen dira:

Sari nagusia: 300,00 euro.

PFEZari dagokionez, saria laneko errendimendutzat hartzen da, eta, beraz, Unibertsitateak %15eko atxikipena eginen du. Ez da derrigorrezkoa dirua kontuan sartzea baldin eta sariaren kostua 300 euro baino handiagoa ez bada.

Laugarrena.–Ebazpen hau helaraztea Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Enpresa Familiarren Katedrari, Aurrekontuen eta Plangintza Ekonomikoaren Atalari, Kontabilitate Atalari, Ikerketa Zerbitzuari, Ikerketako errektoreordeari eta Kontu-hartzailetzari.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Enpresa Familiarren Katedraren webgunean (https://www.unavarra.es/catedra-empresa-familiar) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitara dadila agintzea.

Seigarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, eta haren aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektoreari zuzendua hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean, hura argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2022ko apirilaren 26an.–Ikerketako errektoreordea, Francisco Javier Arregui San Martín.

I. ERANSKINA
OINARRIAK

IKASKETA AMAIERAKO LAN HOBERENENTZAKO SARIEN I. EDIZIOA NUP-EKO “ENPRESA FAMILIARREN KATEDRA”REN DEIALDIA

Eranskina, apirilaren 26ko 826/2022 Ebazpenarena

Nafarroako Unibertsitate Publikoak, ADEFANekin, Familia Enpresa Institutuarekin eta Nafarroako Rural Kutxarekin lankidetzan (Enpresa Familiarren Katedra osatzen duten entitateak), beharrezkotzat jotzen du ezagutza teorikoa eta praktikoa sortu, eskura jarri eta zabaltzea enpresa familiarrari lotutako arloetan, enpresa horiek gure gizartearen garapen eta ongizate ekonomikorako funtsezko tresnak baitira.

Ildo horretan, Katedrako Segimendu Batzorde Mistoak erabaki du enpresa familiarren arloarekin loturiko gaiei buruz 2020-2021 eta 2021-2022 ikasturteetan NUPen egin eta defendatu den Ikasketa Amaierako Lan hoberenari (gradukoa nahiz masterrekoa) sari bat emateko deialdia egitea.

Horiek horrela, Enpresa Familiarren Katedrako Segimendu Batzorde Mistoak deialdi hau egiten du.

1.–Deialdiaren xedea.

Enpresa familiarren arloarekin loturiko gaiei buruz 2020-2021 eta 2021-2022 ikasturteetan Nafarroako Unibertsitate Publikoan egin eta defendatu den Ikasketa Amaierako Lan hoberenari (gradukoa nahiz masterrekoa) sari bat emateko prozedura arautzea da deialdi honen xedea, betiere publizitate, objektibotasun eta lehiakortasun printzipioen arabera.

2.–Finantzaketa.

Deialdi honek 300,00 euroko aurrekontua du guztira. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2022ko gastuen aurrekontuko 3031258325 480.25 Katedren sariak izeneko partidaren kargura ordainduko dira.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Enpresa Familiarren Katedrak jarriko du zenbateko hori.

3.–Deialdiko sariak.

Honako sari hauek emanen dira:

–Sari nagusia: 300,00 euro.

PFEZari dagokionez, saria laneko errendimendutzat hartzen da, eta, beraz, Unibertsitateak %15eko atxikipena eginen du. Ez da derrigorrezkoa dirua kontuan sartzea baldin eta sariaren kostua 300 euro baino handiagoa ez bada.

4.–Hautagai izateko baldintzak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduko eta masterreko edozein titulaziotako ikasleak aurkezten ahal dira, baldin eta Ikasketa Amaierako Lana enpresa familiarren arloarekin loturiko gaiei buruz egin badute 2020-2021 eta 2021-2022 ikasturteetan.

5.–Hautagaitzen aurkezpena.

Sarietara aurkeztu nahi dutenek inprimaki normalizatua bete behar dute; esteka honetan dago eskuragarri: Eskaera inprimakia. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistro Elektronikoan, Nafarroako Unibertsitate Publikoak Iruñean duen Erregistro Orokorrean, Nafarroako Unibertsitate Publikoak Tuteran duen Erregistroan, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako tokietako batean aurkeztu behar da.

Horretaz gainera, mezu elektroniko bat bidali behar dute catedra.empresafamiliar@unavarra.es helbide elektronikora, eskaerak aurkezteko epea amaitu baino lehen, eta gaian “IAL sariak-Enpresa Familiarren Katedra” jarri behar dute, hautagaiaren izen-deiturekin, eta dokumentazio hau erantsirik:

–Ikasketa Amaierako Lana.

Eskaerak aurkezteko epea deialdia argitaratu eta biharamunetik 2022ko irailaren 15era bitartekoa izanen da.

6.–Saridunen betebeharrak.

1. Saridunek nahieran erabiltzen ahalko dute jasoko duten kopurua.

2. PFEZari dagokionez, saria laneko errendimendutzat hartzen da, eta, beraz, Unibertsitateak %15eko atxikipena eginen du. Ez da derrigorrezkoa dirua kontuan sartzea baldin eta sariaren kostua 300 euro baino handiagoa ez bada.

3. Deialdiko oinarriak bete ezean, edo datuak ezkutatu, aldatu edo haietan iruzur egiten bada, zilegi izanen da saria kentzea. Hala gertatzen denean, dirua itzuli beharko du interesdunak.

4. Lehiaketan parte hartzeak deialdiko oinarrien eduki guztia onartzea dakar berekin. Horien aplikazioan sortzen den edozein gorabehera Nafarroako Unibertsitate Publikoko Enpresa Familiarren Katedraren Segimendu Batzorde Mistoak ebatziko du.

7.–Sariaren epaimahaia.

Hauek dira sariak emanen dituen epaimahaia osatuko duten bost kideak:

–Enpresa Familiarren Katedraren zuzendaria, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle dena, edo hark eskuordetutako pertsona.

–“Unibertsitate Aditua Familia Enpresaren Kudeaketan” titulu berekiaren Zuzendaritza Akademikoko kide bat, edo hark eskuordetutako pertsona.

–Francisco Esparza Unsain, enpresaburua eta ADEFANeko burua, edo hark eskuordetutako pertsona.

–Ricardo Goñi Leranoz, Rural Kutxako Harreman Instituzionalekoa, Rural Kutxa ordezkatuz, edo hark eskuordetutako pertsona.

–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Enpresen Kudeaketa Saileko kide bat, edo hark eskuordetutako pertsona.

Enpresa Familiarren Katedrako zuzendariak eskatuta eratuko da epaimahaia, eta, horretarako, epaimahaikideei dei eginen die. Halaber, Katedrak behar diren kudeaketa-lanak eginen ditu epaimahaiaren jarduna errazteko.

8.–Saria ematea.

Epaimahaiak honako irizpide hauek hartuko ditu aintzat proposamenak baloratzerakoan:

–Originaltasuna eta sakontasuna lanaren xedea den gaia aztertzeko.

–Ondorio praktikoak eta ikerketarako ekarpena.

Epaimahaiak Unibertsitateko Ikerketako errektoreordeari bidaliko dio sariak emateko proposamena, eta hark dagokion ebazpena emanen du. Ebazpenean saritutako lanak besterik ez da jasoko.

Saria eman gabe utz daiteke epaimahaiaren iritziaren arabera.

Ikerketako errektoreordearen behin betiko esleipen-ebazpenaren aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko auzien epaitegietan bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Ekitaldi publikoa eginen da saria emateko.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Enpresa Familiarren Katedrak zabalduko du saria esleitzen duen ebazpena.

9.–Datuen babesa.

Parte-hartzaileek deialdi honetan ematen dituzten datu pertsonalak arau hauen arabera tratatuko dira: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamendua, apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduaren gaietan pertsona fisikoak babesteari buruzkoa; eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.

Aurkeztutako eskabidearen datuak, identifikazio eta harremanetarako datuak, lan akademikoak duen informazioa, eta dagokion ordainketa egiteko datu ekonomikoak tratatuko ditu NUPek, tratamenduaren arduradun modura, bikaintasun akademikoa zabaltzeko interes publikoko misioarekin bat etorriz (Datu pertsonalen tratamenduaren gaietan pertsona fisikoak babesteari buruzko Erregelamenduaren 6.1.c artikulua). Halaber, lan akademikoen balorazioari buruzko datuak ADEFANeko eta Rural Kutxako ordezkariek ere tratatuko dituzte. Erakunde horiek, puntu horretan, aipatutako datuen tratamenduaren ardurakideak izanen dira.

10.–Argitaratzea.

Ebazpen honen oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Enpresa Familiarren Katedraren webgunean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko dira. Halaber, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Enpresa Familiarren Katedra arduratuko da oinarriak zabaltzeaz.

Deialdi hau aplikatzeko emandako gainerako egintzak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Enpresa Familiarren Katedraren webgunean baino ez dira argitaratuko.

Bitarteko horiek izanen dira Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Enpresa Familiarren Katedrak onartutako publizitate tresna bakarra; nolanahi ere, baliteke interesdunei posta elektronikoaren bidez jakinarazpen bat bidaltzea modu osagarri eta ez-ofizialean.

11.–Errekurtsoak.

Interesdunek, deialdi honen eta bere oinarrien aurka, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, hilabeteko epean Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari zuzendua, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa maila bereko Nafarroako epaitegietan, bi hilabeteko epean, biak ere argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iragarkiaren kodea: F2206155