92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OLLARAN

2022rako lan publikoaren eskaintza

Honako honen bidez aditzera ematen da ezen, Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 3ko ebazpenaren bidez, onetsi dela Ollarango Udalaren 2022. urterako lan publikoaren eskaintza, honela:

Lehena.–Onestea Ollarango Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza, bertan jasota honako lanpostu hauek betetzea, eta kontuan hartuz abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea):

1.–Lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: administraria. C maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

2.–Lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: etxeko laguntzailea. D maila. Astean 20 orduko lanaldia. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Erabaki honen berri ematea lan publikoaren eskaintzako lanpostuetan egun diharduten aldi baterako lan-kontratudun edo administrazio-kontratudun langileei, behar diren ondorioetarako.

Laugarrena.–Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ollaranen, 2022ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, David Campion Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2206672