92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

Deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuan bete dadin langileriaren administrazioko teknikari lanpostu bat. Izendapena

Eguesibarko Udaleko alkateak, 2022ko apirilaren 27an emandako 1037/2022 Ebazpenaren bitartez, honako hau erabaki zuen:

1.–M.ª Teresa Osta Peteiro izendatzea Udal honetako administrazioko teknikari (plantilla organikoko 1.3 lanpostua), B mailako funtzionario.

2.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, eta ohartaraztea hilabeteko epea duela, izendapen jakinarazpen hau ematen denetik aurrera, lanpostuaz jabetzeko. Hala egin ezean, eskubide guztiak galduko ditu maila berria lortzeko.

3.–Izendapen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan.

Deialdia argitaratu zen 2021eko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 21ean.

Sarrigurenen, 2022ko apirilaren 27an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2206119