92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UZTARROZE

2022rako lan publikoaren eskaintza

Honen bidez aditzera ematen da ezen, alkate udalburuaren maiatzaren 4ko 21/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi dela Uztarrozeko Udalaren 2022. urterako lan publikoaren eskaintza, honela:

Lehena.–Onestea Uztarrozeko Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza, jasotzen duena honako lanpostu hauek betetzea, kontuan hartuta abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legea):

1.–Lan-kontratudunak. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: zerbitzu anitzetako peoia, plantilla organikoko 02 zenbakia. E maila. Lanpostuaren egoera: hutsik. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea lan publikoaren eskaintzak ukitutako lanpostuetan diharduten Uztarrozeko Udaleko aldi baterako langileei.

Laugarrena.–Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Uztarrozen, 2022ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Jone Alastuey García.

Iragarkiaren kodea: L2206618