92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ULTZAMA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Honen bidez aditzera ematen da ezen, Ultzamako Alkatetzaren maiatzaren 2ko 104/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi zela Ultzamako Udalaren 2022. urterako lan publikoaren eskaintza, honela:

Lehena.–Onestea Ultzamako Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza, jasotzen dituena honako lanpostu hauek, kontuan hartuta abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko):

1.–Lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: administrari laguntzailea, plantilla organikoko 4. zenbakia. D maila. Lanaldiaren %100. Euskaraz jakin beharra: C1 maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

2.–Lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua, plantilla organikoko 6 zenbakia. D maila. Lanaldiaren %100. Euskaraz jakin beharra: B2 maila (ahoz) eta B1 (idatziz). Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

3.–Lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: ikastetxe publikoko eskolazaina eta zerbitzu anitzak, plantilla organikoko 7 zenbakia. D maila. Lanaldiaren %100. Euskaraz jakin beharra: C1 maila (ahoz) eta B1 (idatziz). Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

4.–Lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: liburutegiko laguntzailea, plantilla organikoko 8. zenbakia. C maila. Lanaldiaren %65. Euskaraz jakin beharra: C1 maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2.1 artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

5.–Lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: informazio eta komunikazioko teknikaria, plantilla organikoko 9. zenbakia. C maila. Lanaldiaren %50. Euskaraz jakin beharra: C1 maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2.1 artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Ultzamako Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea lan publikoaren eskaintzak ukitutako lanpostuetan diharduten Ultzamako Udaleko aldi baterako langileei.

Laugarrena.–Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo, bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Larraintzarren (Ultzama), 2022ko apirilaren 22an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2206641