92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

141/2022 EBAZPENA, apirilaren 25ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, toki erakundeei dirulaguntzak emateko deialdi bat onesten duena uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian aipatzen diren ikastetxeen kudeaketa finantzatzeko 2021-2022 ikasturtean. Aipatu foru dekretuak martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretua aldatu zuen, zeinaren bidez arautu baitzen Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa eta ezarri baitziren ziklo hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak.

Uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuak lehen xedapen gehigarrian xedatzen du Hezkuntza Departamentuak parte hartuko duela lankidetza hitzarmena izenpetu ohi duten udal titulartasuneko ikastetxeen kudeaketa gastuak finantzatzeko, dirulaguntzen araubide berariazko baten bitartez, baldin martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren eranskineko hezkuntza edukiak ematen badituzte eta adingabeei zuzeneko hezkuntza arreta ematen dieten profesionalek behar diren titulazioak badituzte; hots, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak eta horren garapeneko araudiak eskatzen dituzten titulazioak.

Alde horretatik, Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduaren 2.2 artikuluan jasotzen da deialdi bat eginen dela lehen xedapen gehigarri horretan jasotako ikastetxeentzako dirulaguntzetarako. Foru agindu horren bidez, Hezkuntza Departamentuaren eta toki erakundeen artean lankidetza hitzarmenak izenpetzeko oinarriak ezarri ziren, udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeen kudeaketa finantzatzeko.

Ebazpen honen xedea da horrelako dirulaguntzak emateko deialdia eta oinarriak onestea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoarekin bat.

Dirulaguntzak partida honen kargura emanen dira: 2022ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako “Udalekin hitzarmenak 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko” izeneko 420007 42900 4609 322100 partida.

Bestalde, salbuespen gisa eta 2021-2022 ikasturterako, Hezkuntza Departamentuak 10.175,51 euroko aparteko zenbatekoa ematen du 2021-2022 ikasturtean unitate bat jardunean duten ikastetxeentzat, eta 24.315,11 eurokoa 2021-2022 ikasturtean bost unitate baino gehiago jardunean dituzten ikastetxeentzat, COVID-19agatiko errefortzuko langileak (hezitzaileak, garbitzaileak) kontratatzeko.

Dirulaguntzak partida honen kargura emanen dira: 2022ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako “COVID-19a: Udalekin hitzarmenak 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko” izeneko 420007 42900 4609 322102 partida.

Toki erakundeei dirulaguntzak emateko deialdi hau, 2021-2022 ikasturtean 0-3 urteko haurren ikastetxeen kudeaketa finantzatzea bilatzen duena, funtsezkotzat jotzen da interes orokorra babesteko, eta oinarrizkoa hezkuntza zerbitzu publikoaren funtzionamendurako.

Antolamendu, Haur Eskolen Zerbitzuko zuzendariak deialdia onestearen aldeko txostena aurkeztu du, horren bidez toki erakundeei dirulaguntzak emateko uztailaren 25eko 72/2021 Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian aipatzen diren ikastetxeen kudeaketa finantzatzeko 2021-2022 ikasturtean.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Toki erakundeei dirulaguntzak emateko deialdi bat onestea, uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian aipatzen diren ikastetxeen kudeaketa finantzatzeko 2021-2022 ikasturtean, ebazpen honi I. eranskin gisa gehitu zaizkion oinarri arautzaileei jarraituz. Aipatu foru dekretuak martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretua aldatu zuen, zeinaren bidez arautu baitzen Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa eta ezarri baitziren hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak.

2. 320.153,69 euroko gastua baimentzea, 2022ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako partida honen kargura: “Udalekin hitzarmenak 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko” izeneko 420007 42900 4609 322100 partida.

3. 34.490,62 euroko gastua baimentzea, 2022ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako partida honen kargura: “COVID-19 Udalekin hitzarmenak 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko” izeneko 420007 42900 4609 322102 partida.

4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atalera.

5. Ebazpen hau eta haren eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko apirilaren 25ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

I. ERANSKINA

Uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian aipatutako ikastetxeen titular diren toki erakundeei dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak, 2021-2022 ikasturterako

1.–Deialdiaren xedea eta helburua.

Deialdi honen xedea da toki erakundeei dirulaguntzak emateko arauak ezartzea, uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian aipatzen diren ikastetxeen kudeaketa finantzatzeko 2021-2022 ikasturtean. Aipatu foru dekretuak martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretua aldatu zuen, zeinaren bidez arautu baitzen Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa eta ezarri baitziren hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak.

Deialdi honen helburua da toki erakundeei laguntzea 0-3 urteko haurrei hezkuntza arloko arreta emateko zerbitzuetan, eta haurren familiei erraztasunak ematea laneko eta familiako bizitza bateragarri egiteko.

2.–Onuradunak eta betebeharrak.

Ikastetxeen titular diren toki erakundeek eskatzen ahalko dituzte deialdi honetan ezarritako dirulaguntzak, baldintza hauek betez gero:

a) Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako kasuetako bakar batean ere.

b) Uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren eranskineko hezkuntza arloko edukiak eman beharko dituzte, eta adingabeei zuzeneko hezkuntza arreta ematen dieten profesionalek eduki beharko dituzte Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan eta horren garapeneko araudian eskatzen diren titulazioak.

3. Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Deialdi hau dela-eta ematen diren dirulaguntzak partida honen kargura ordainduko dira: 2022ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako “Udalekiko hitzarmenak 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko” izeneko 420002 42120 4609 322100 partida. Ordainduko den zenbatekoa 320.153,69 euro izanen da, gehienez.

Dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, kontuan hartuko dira irizpide eta modulu batzuk; hain zuzen ere, Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduan eta Hezkuntzako zuzendari nagusiaren urriaren 26ko 453/2021 Ebazpenean ezarri direnak. Aipatu foru aginduaren bidez, Hezkuntza Departamentuaren eta toki erakundeen artean lankidetza hitzarmenak izenpetzeko oinarriak ezarri ziren, udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeen kudeaketa finantzatzeko; Hezkuntzako zuzendari nagusiaren urriaren 26ko 453/2021 Ebazpenaren bidez, berriz, eguneratu ziren, 2021-2022 ikasturterako, toki erakundeen ekarpenaren portzentajea eta finantzaketa moduluen zenbateko ekonomikoak, hots, Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduan ageri direnak. Muga hauek izanen dira:

a) Aurreko irizpideak aplikatuz onuradun diren toki erakundeei dagozkien dirulaguntzen zenbateko metatuak gainditzen badu deialdi honetarako baimendutako gastua, bidezko hainbanaketa eginen da, laguntzen zenbatekoa aurrekontu erabilgarriari egokitzeko.

Betiere, hainbanaketa horretatik aparte izanen da hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleez arduratzen diren langileak finantzatzeko ekarpena.

b) Dena dela, Hezkuntza Departamentuak 2022. urtean funts gehigarriak eskuratzen baditu deialdi honetarako aurrekontua handitzeko, ematen diren laguntzen zenbatekoa handitzen ahalko da, harik eta Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduan eta Hezkuntzako zuzendari nagusiaren urriaren 26ko 453/2021 Ebazpenean ezarritako irizpideak eta moduluak aplikatuz onuradunei legokiekeen zenbatekoa berdindu arte.

Zenbateko gehigarria eraginkorra izanen da baldin eta lehen aipatutako inguruabarraren ondorioz kreditu erabilgarria dagoela deklaratzen bada; betiere, bidezko aurrekontu aldaketa onetsi beharko da dirulaguntza emateko ebazpena baino lehen.

Bestalde, salbuespen gisa eta 2021-2022 ikasturterako, Hezkuntza Departamentuak 10.175,51 euroko aparteko zenbatekoa ematen du 2021-2022 ikasturtean unitate bat jardunean duten ikastetxeentzat, eta 24.315,11 eurokoa 2021-2022 ikasturtean bost unitate baino gehiago jardunean dituzten ikastetxeentzat, COVID-19agatiko errefortzuko langileak (hezitzaileak, garbitzaileak) kontratatzeko.

Dirulaguntzak partida honen kargura emanen dira: 2022ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako “COVID-19a: Udalekin hitzarmenak 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko” izeneko 420007 42900 4609 322102 partida.

Deialdi honen xede diren ikastetxeei dagokienez, COVID-19agatiko errefortzuko langileak kontratatzeko kalkulatutako zenbatekoa 34.490,62 euro da.

4.–Eskabideak aurkezteko epea eta erantsi beharreko dokumentazioa.

4.1. Interesdunek II. eranskinaren araberako eskabidea aurkeztu beharko dute Hezkuntza Departamentuko Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atalean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 10 egun balioduneko epean.

4.2. Eskabidea, horretarako ahalordea duenak sinatua, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztuko da (San Domingo kalea 8, 31001 Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezartzen diren tokietako edozeinetan, edo Erregistro Elektronikoan, zeina arautu baitzen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoari buruzko ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuaren bidez.

4.3. Eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

–Legezko ordezkariaren ahalordea frogatzen duen agiria.

–Ikastetxe bakoitzean 2021-2022 ikasturtean sortutako diru-sarreren eta gastuen egiaztagiria.

–Ikastetxe bakoitzean 2021-2022 ikasturtean matrikulatutako haurren zerrenda ziurtatua, eta haietako bakoitzak ordaindutako tarifak, Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 21eko 18/2020 Foru Aginduan ezarritakoari jarraituz.

–Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela frogatzen duen ziurtagiria.

–Dirulaguntzaren xedeko jarduera osorik edo haren zati bat azpikontratatzen duten toki erakundeek frogatu beharko dute kontratazio horren efizientzia eta ekonomia, idazkariaren ziurtagiri baten bidez, non adieraziko baita kopuruari edo inguruabarrei dagokien prozeduraren arabera kontratatu dela, Nafarroako Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legeari jarraikiz.

4.4. Eskabidea osorik betetzen ez bada edo ez badira behar bezala frogatzen eskaera baloratzeko garrantzitsuak diren datuak, akatsa zuzen dezala eskatzen ahalko zaio toki erakundeari. Horretarako hamar egun balioduneko epea emanen zaio gehienez ere, jakinarazpen egunaren biharamunetik hasita. Eskatutako dokumentazioa zuzentzen ez bada, toki erakundeak eskaera bertan behera utzi duela ulertuko da eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen da, eskatzaileari jakinarazita.

5.–Prozedura antolatu, instruitu eta ebazteko eskumena duten organoak, eta ebazpena jakinarazteko epea.

Hezkuntzako zuzendari nagusiak ebatziko du deialdi hau, bi hilabeteko epean, gehienez ere, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik aurrera. Ebazpen hori toki erakunde interesdun guztiei jakinaraziko zaie.

Epe hori berariazko ebazpenik eman gabe bukatzen bada, eskaera ezetsitzat joko da.

6.–Entitate titular onuradunen betebeharrak.

Onuradun ateratzen diren toki erakunde titularrek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebeharrak izanen dituzte.

7.–Dirulaguntzaren ordainketa eta gastuen justifikazioa.

7.1. Lehenbiziko ordainketan deialdi honen hirugarren oinarrian xedatutakoaren arabera kalkulatutako dirulaguntza osoaren %60ra arte pagatuko da, dirulaguntza emateko ebazpena sinatzen denean, ikastetxeak 2022ko martxoaren 31ra arte izandako diru-sarrerak eta gastuak frogatu ondoren; horretarako, toki erakunde titularreko idazkariaren ziurtagiri bat bidali beharko da Hezkuntza Departamentura, deialdiaren eskaerarekin batera.

7.2. Bigarren ordainketa, gainerako %40ra arte, 2022ko azken hiruhilekoan eginen da, toki erakunde titularrak 2021-2022 ikasturteko diru-sarrera eta gastu guztiak justifikatu ondoren. Justifikazio hori 2022ko irailaren 1a baino lehen bidali beharko da.

8.–Bateragarritasuna hirugarrenen dirulaguntzekin.

Toki erakundeek beste dirulaguntza edo laguntza batzuk hartzen ahalko dituzte deialdi honen xederako, edozein administrazio publikotatik edo beste erakunde publiko edo pribatu batzuetatik.

Toki erakundeak beste dirulaguntza edo laguntza batzuk jaso eta ikastetxearen diru-sarrerak guztirako gastuak baino handiagoak badira, soberakinari dagokion zenbatekoa kenduko da Hezkuntza Departamentuaren dirulaguntzatik.

9.–Toki erakunde onuradunen betebeharrak, dirulaguntzaren xedeko jarduera finantzatzeko publizitateari buruz.

Dirulaguntza jasotzen duten toki erakundeek, dituzten hedabideen bitartez edo, horrelakorik ezean, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren edo prentsaren bidez, Hezkuntza Departamentuak dirulaguntza eman izanaren berri eman beharko dute.

10.–Azpikontratazioak.

Toki erakunde onuradunek eskaeraren xedeko ikastetxe guztien edo batzuen kudeaketa azpikontratatzen ahalko dute, eta ez dago portzentaje mugarik azpikontratatzen den zenbatekorako.

11.–Oinarri arautzaileen eta deialdiaren aurka jartzen ahal diren errekurtsoak.

Deialdi honen eta oinarrien kontra, toki erakunde interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

12.–Ematen diren dirulaguntzen eta haien onuradun ateratzen diren entitateen zerrendaren araubidea eta publizitate maila.

Hezkuntza Departamentuak bere web orrian argitaratuko ditu ematen diren dirulaguntzak eta haiek jasotzen dituzten entitateen zerrenda.

13.–Deialdi honen oinarri arautzaileetan ezartzen dena ez betetzea.

Datuen faltsukeria frogatuak, datuak ezkutatzeak edo dirulaguntzaren helburua aldatzeak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan ezarri diren zehapenak ekar ditzake.

Formazko alderdiak ez betetzeak ekar dezake dirulaguntzaren zati bat itzuli behar izatea. Funtsezko alderdiak ez betetzeak, berriz, ekar dezake dirulaguntza osorik itzuli behar izatea, hori guztia Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 35. artikuluan eta hurrengoetan xedatuta dagoenaren arabera.

Nafarroako toki erakundeei ordaindutako dirulaguntzak itzuli behar direnean, itzuli beharreko kopurua banaketa kontuan kargatzen ahalko da.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

II. eranskina.–Eskaera eredua.

III. eranskina.–Gastuen eta diru-sarreren ziurtagiria.

Deskargatu II. eta III. eranskinak (DOC).

Iragarkiaren kodea: F2205851