92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

GARES

2022rako lan publikoaren eskaintza

3244. Ebazpenaren bidez, onetsi zen 2022rako lan publikoaren eskaintza, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Hona hemen lanpostuak:

1.–Lan-araubidea. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: turismoko teknikaria. C maila. Euskara maila: B2. Lanaldia: %100. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

2.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: administrari-ofiziala. C maila. Lanaldia: %100. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

3.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostu kopurua: 2. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. D maila. Lanaldia %100. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

4.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua, arratsaldez. D maila. Lanaldia %100. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2 artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

5.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostu kopurua: 2. Lanpostua: zerbitzu anitzetako - garbiketako enplegatua. E maila. Lanaldia: %100. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2 artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

Musika Sustatzeko Udal Patronatua.

1.–Aldizkako lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: Akordeoiko, Trikitiko eta Musika Hizkuntzako irakaslea. B maila. Lanaldi partziala, %14,66koa; ikasturte bakoitzean alda daiteke. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

2.–Aldizkako lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: Pianoko eta Musika Hizkuntzako irakaslea. B maila. Lanaldi partziala, %80koa; ikasturte bakoitzean alda daiteke. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

3.–Aldizkako lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: Perkusioko irakaslea. B maila. Lanaldi partziala, %25,33koa; ikasturte bakoitzean alda daiteke. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

4.–Aldizkako lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: Kantuko eta Musika eta Mugimenduko irakaslea. B maila. Lanaldi partziala, %12,44koa; ikasturte bakoitzean alda daiteke. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

5.–Aldizkako lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua. Gaitako eta Danborreko irakaslea. B maila. Lanaldi partziala, %34,77koa; ikasturte bakoitzean alda daiteke. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

Hori guztia ematen da argitara, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Garesen, 2022ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2206739